El Carxe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
El Carxe eskualdeko mapa, Manuel Sanchis i Guarner-en ikerketen arabera (gorriz valentziera egiten den lurraldea).

El Carxe edo El Carche Murtziako Erkidegoan kokaturiko mendilerro bat (1.371 m) da. Aldi berean, bere inguruko eskualdeari ematen zaion izena da, Yecla (Iecla), Jumilla (Jumella) eta Abanilla (Favanella) udalerrietako zatiek osatua, non XVIII. mendetik katalanez (Vinalopó aldetik etorritakoen valentzieraz hain zuzen) mintzatzen den. 300 km2-ko hedadura du eta 529 laguneko biztanleria (2003an).

El Carxeren kokapena Murtziako Erkidegoan.

Eskualdea ondoko herriskek osatzen dute:

  • Raspai, 134 biztanle (Iecla)
  • Torre del Rico, 58 biztanle (Jumella)
  • El Carxe, 27 biztanle (Jumella)
  • Canyada del Trigo, 167 biztanle (Jumella)
  • Canyada de la Llenya, 143 biztanle (Favanella)

Nahiz eta valentzierak Murtziako Erkidegoan ez duen onarpen instituzionalik, Yeclako udalaren eskaeraz valentzierazko eskolak ematen zituen Acadèmia Valenciana de la Llenguak 2008ra arte.

El Carxek Murtziako herriekin baino harreman estuagoak ditu Vinalopó Mitjàko herriekin, bereziki el Pinósekin; el Carxeko herritarrek herri honetara jotzen dute behar dituzten zerbitzu asko lortzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: El Carxe Aldatu lotura Wikidatan