Elena Cajaraville

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Cajaraville
Bizitza
Jaiotza?
BizilekuaAlkiza
Jarduerak
Jarduerakartista
Lan nabarmenak

Elena Cajaraville Gipuzkoako artista bat da. Telmo Esnal zuzendariaren Dantza filmean zuzendari artistikoa izan zen 2018an. Alkizako Ur Mara Museoaren sortzaileetako bat da.

Dantza filmeko zuzendari artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza pelikulako soinekoetako batzuk

Dantza filma ez da ohiko film bat, istorio bat kontatzen digu euskal dantza tradizionalen bidez. Gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri emanez biziaren metafora bat da, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen den arteko zikloa, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela. iro horetan guztietan pelikulako Jantzien eta atrezzoaren atzean zen Elena Cajaraville, Koldobika Jauregik diseinaturiko janzkerak gauzatzen.[1]

Sagar dantza (Xabier Artola Zubillaga, artzubi.eus)
Sagar dantzako jantziak (Argazkia: Xabier Artola Zubillaga, artzubi.eus)

Alkizako Ur-Mara museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza filmaz solasaldi batean Elena Cajaraville, Koldobika Jauregi, Telmo Esnal, Iñaki Agirre, Juan Antonio Urbeltz eta Xabier Artola[2]

Elena Cajaraville Ur Mara museoaren sortzaileetako bat izan zen. Koldobika Jauregirekin, bere senarra, bost urtez parte hartu zuten Alemaniako Insel Hombroich Museoan Karl Henrich Muller mezenasek gonbidatuta “Artea eta Natura parean“ proiektuan. Esperientzi hartan ikusi eta ikasitakoarekin sortu zuten Ur mara museoa geroago. Aipagarriak dira museoko atal hauek:[3][4][5]

Museoaren erakusketa iraunkorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurri handiko 30 eskulturek osatzen dute, Markina eta Lasturko euskal marmolez eginak.

Basoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoko gela nagusiak bertako basoko txokoak eurak dira: pagoak, haritzak, gaztaina, urki eta etnografi-arrastoak, karobi zahar bat garai bateko harrobi baten ondoan, gaur egun auditorio bat bihurtua.[6]

Thoreau espazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an sortu zuten museoko gune berezi hau Henry David Thoureau-ren omenez (Concord, Massachusetts, 1817- 1862). Naturgile eta filosofoa zen bera, ”Walden “izeneko liburua idatzi zuen hiru urtez naturan bizi ondoren “Desobedientzi zibilaren manifestua” ere idatzi zuen. Gaur egun gune hau “Hitzaren babesa“ pentsamendu libreaekin eta poesiarekin lotuta dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Artola Zubillaga, Xabier. (2018). «Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat» artzubi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  2. “DANTZA: HERRI LABORARI BATEN HISTORIA UNIBERTSALA” SOLASALDIA ALKIZAN – FAGUS. (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
  3. (Gaztelaniaz) Burgueño, María Jesús. (2012-07-16). «UR MARA un museo que une arte y naturaleza» Revista de Arte - Logopress (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
  4. Museoa / El museo – Ur Mara Museoa. (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
  5. (Gaztelaniaz) «Las propuestas culturales de la directora de Jakin Lorea Agirre» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
  6. (Gaztelaniaz) «El museo Ur Mara aúna naturaleza y cultura» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]