Elia Millosevich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau astronomoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elia (argipena)».
Elia Millosevich

Bizitza
JaiotzaVenezia1848ko irailaren 5a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1919ko abenduaren 5a)
HeriotzaErroma1919ko abenduaren 5a (71 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Enplegatzailea(k)Observatory of the Collegio Romano (en) Itzuli
KidetzaXL izeneko Zientzien Akademia Nazionala

Elia Filippo Francesco Giuseppe Maria Millosevich[1] (Venezia, 1848ko irailak 5-Erroma, 1919ko abenduak 5), astronomo italiar bat izan zen.

Millosevich, astronomia irakaslea izan zen Veneziako Itsas Institutuan, eta, beranduago, Unibertsitate Pontifizio Gregoriarreko behatokiko zuzendaria erroman. Kometa eta asteroideen ibilbidearen kalkulu eta behaketetan espezialdu zen, batez ere 433 Eros asteroideari dagokionean. Gainera, Vincenzo Cerullik izar katalogoa bildu zuen. 1891n, 303 Josephina eta 306 Unitas asteroideak aurkitu zituen.

Eros asteroidearen orbitaren kalkuluagatik, Accademia Nazionale dei Lincei akademiaren Astronomia saria jaso zuen, eta, 1911n, Parisko Zientzien Akademiak, Pontécoulant Saria eman zion (Gustave de Pontécoulantengatik hala deitua). 450 lan labur eta luze idatzi zituen, baita planeta eta kometen behaketa kopuru ugari ere.

Bere omenez deitua izan zen 69961 Millosevich asteroidea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]