Elizabeth Bowen
Wikipedia(e)tik
Elizabeth Bowen (Dublin, Irlanda, 1899 - Londres, Ingalaterra, 1973) ingelesezko eleberrigilea izan zen. Haren liburuetako protagonistak arazo psikologikoak dituzten emakumezkoak dira: The house in Paris (1935, Parisko etxea), The death of the heart (1938, Bihotzaren heriotza), Look at all those roses (1941, Begira arrosa guzti horiei), The demon lover (1947, Deabru maitalea), The heat of the day (1949, Eguneko beroa) eta Eva Trout (1969).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.