Elorri beltz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Elorri beltz
Basaranak lehen planoan.
Basaranak lehen planoan.
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Rosales
Familia: Rosaceae
Generoa: Prunus
Espeziea: P. spinosa
Izen binomiala
'Prunus spinosa'

Elorri beltza edo arantzabeltza (Prunus spinosa) mendi aldean hazten den zuhaixka da, estimatua bere fruituak direla eta, basaranak alegia.

20-200 cm garai izan daiteke. 16 mm lore zuria izaten du. Otsail eta maiatzaren artean loratzen dena. Mediterraneo ingurukoa da. (0 - 1600 m) bizi da.

[aldatu] Landaketa

Elorri beltza martxoan

Elorri beltzaren landaketa 1997an hasi zen, patxaran ekoizteko behar diren basaranak lortzeko asmoz. Egun 150 ha landalur daude Nafarroan[1], gehiengoak Erriberan eta Erdialdean. Landareak, beste fruitu arbola ugari bezala, landatu eta 3 urtera iristen dira heldutasunera, eta 15 urtez irauten du ekoizpen garaiak. 2002an, 250 tona basaran jaso ziren[2].

[aldatu] Patxarana

Sakontzeko, irakurri: Patxaran

Basaranak anis-pattarrean beratzean patxarana lortzen da. Ohiturari jarraiki, basa elorri beltzetatik lortzen dira basaranak; hala ere, 1990eko hamarkadatik elorri beltz landaketak egin dira.

Nafarroan ekoizten da patxaranaren %95. 2000an, Nafarroako 7,7 milioi litro patxaran saldu ziren[3].

[aldatu] Errefentziak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Elorri beltz
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak