Elsa Dorlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elsa Dorlin

Bizitza
Jaiotza1974 (49/50 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaParis-Sorbona Unibertsitatea 2004) doctorate in France (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoctorate in France (en) Itzuli
Tesi zuzendariaPierre-François Moreau (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Paris 8 Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne
Jasotako sariak

Elsa Dorlin (Paris, Frantzia, 1974) filosofo feminista da, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea; bere ikasketak generoa, arraza eta menderakuntza sistemen arteko elkarguneetan oinarritzen dira. 2006an argitaraturiko La Matrice de la race. Généalogie sexuelle et coloniale de la Nation française (Arrazaren Matrizea. Frantzia Nazioaren genealogia sexuala eta koloniala) liburuaren idazlea da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an, Au chevet de la Nation: sexe, race et médecine: XVIIe-XVIIe siècles tesia idatzi zuen Paris-Sorbona Unibertsitatean. 2005etik 2011 arte, Filosofiaren Historia eta Zientziaren Historiako irakaslea izan zen Paris 1 Panteon-Sorbona Filosofiako Unibertsitatean. 2011az geroztik Filosofia politiko eta sozialeko irakaslea da Paris 8 Unibertsitatean. Eta 2014az geroztik, Ikasketa Feministen eta Genero Ikasketen Zentroko kide da ikastetxe berean.[2] Michel Foucault-en filosofian aditua, Dorlin-en ikerketa epistemologia feminista beltzean eta fenomenologia fanoniarrean oinarritzen da.[3]

Ekarpen teorikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intersekzionalitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorlin-en aburuz mundua eraiki zuten prozesu kolonialek biztanleriaren banaketa eragin zuten, gorputzen arraza- eta sexu-sailkapenaren inbrikaziotik abiatuta.[4] Feminitate modernoaren sorrera, XIX. mendean eraiki zen bezala, ez da maskulinotasunarekiko aurkakotasunean bilatu behar, arraza eta klasearen aurkakotza bikoitzean baizik. Izan ere, etxekoandreen feminitatea (house wife), erruki, garbitasun, menpekotasun eta etxekotasun terminoetan definitua, ez zen etxeko buruaren maskulinotasunaren aurka agertzen, etxeko neskame beltzaren (house hold) feminitatearen aurka baizik, lizuna, amorala, baldarra eta zikina izateko fama zuena. Feminismo beltzak bere tradizio historikoa birdefinitu behar izan zuen, mugimendu beltzaren aitzindarien borrokekin lotuz eta Simone de Beauvoirren tesitik sortutako genero-teorietatik bereiziz. Dorlinentzat intersekzionalitatearen teoriak dominaziorako bi hurbilketen artean mugitu dira: analitikoa bat eta fenomenologikoa bestea. Lehen ikuspegitik, dominazio oro, definizioz, klasearen, sexuaren eta arrazaren menderatzea da, eta zentzu horretan, berez, intersekzionala da, generoa ezin baita arraza eta klasetik koherenteki bereizi. Bigarren ikuspegitik, dominazioaren esperientzia da intersekzionala dena. Dominazio oro definizioz intersekzionala dela dioen ideiak esan nahi du, adibidez, genero, arraza eta klase harremanek sortzen dituztela emakume zuri eta aberatsak zein emakume pobre eta beltzak. Hau horrela denik onartzeko zailtasunak dituzte lehenengoek, klase eta kolore pribilegiodunak, horiek sortzen dituzten klase, arraza eta sexu erlazio inbrikatuak ez dituztelako hautematen ezta esperimentatzen ere; bigarrenek, aldiz, bai.[5]

Autodefentsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorlin-entzat indarkeria gero eta modu errepresibo esplizituagoetan adierazten den politika baten hizkuntza da.[2] XVIII. mendetik gaur arte, estatu arrazistek indarkeria justifikatzeko erretorika hau erabili dute: emakumeak, nazioa, mugak, zibilizazioa, "barbarotzat" jotzen diren herri, erlijio eta kulturetatik defendatu behar dira. Dorlinen arabera, emakumeen defentsaren izenean politikak gauzatzeko, beharrezkoa da emakumeak biktima gisa ikustea, hau da, defentsa gaitasunik ez eta hitzik gabekotzat hartzea. Emakume guztiek, ordea, beren burua defendatzen dute. Gizarteen egiturazko sexismoak esan nahi du emakumeek bizirauteko, autodefentsarako taktikak erabili izan dituztela mendeetan zehar. Horregatik, autodefentsa bizirik irautearen parekotzat jotzen du eta defendatzeko modu zuzenik edo okerrik egon baino, indarkeriari aurre egitea ahalbidetzen duen guztia autodefentsa da Dorlinen ustez. Emakume bakar bat ere ez da botererik gabeko "biktima". Biktimak erresistentziatik diharduten borrokalariak dira .[6]

Eskuragarritasun sexualaren kontua oinarrizkoa dugu emakume izatearen definizio normatiboan eta emakumearen pertzepzioan. [1]

Eskuragarritasun sexualaren oinarria erabat inposatua, behartua eta botere harreman baten fruitua da eta autodefentsarako bidean, beldurra politizatzeko beharra ikusten du:[7]

Gorputzaren bidez egin behar dugu politika, gorputzari lotu behar gara eta afektuak politizatu behar ditugu, gorputza autodefentsarako arma bilaka dadin.[1]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2006, Arrazaren matrizea, Frantzia Nazioaren genealogia sexuala eta koloniala (La matrice de la race: généalogie sexuelle et coloniale de la nation française).[8]
  • 2008, Sexua, generoa eta sexualitateak: teoria feministaren sarrera (Sexe et genre, et sexualtiés. Introduction aux philosophies féminines).[9]
  • 2017, Autodefentsa. Indarkeriaren filosofia (Se défendre: Une philosophie de la violence). [10]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019an Idatzi Sozialen Saria. [11]
  • 2018an Frantz Fanon saria.[11]
  • 2009an CNRS-ko brontzezko domina. [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «"Muskuluak uzkurtzen diren uneak adierazten digu egoera ez zaigula justua"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  2. a b (Gaztelaniaz) Varela, Alejandra. (2020-03-06). «Elsa Dorlin: 'La violencia ejercida contra las mujeres tiene una función política'» www.clarin.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  3. a b (Ingelesez) «Elsa Dorlin | Institute for Ideas and Imagination» ideasimagination.columbia.edu (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  4. «El giro a la derecha en América Latina. La crueldad y el gobierno de los cuerpos–Otros en la etapa neoliberal del capital» revistas.udea.edu.co (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  5. (Ingelesez) «La interseccionalidad: una aproximación situada a la dominación» Debate Feminista 52: 1–17. 2016-10-01  doi:10.1016/j.df.2016.09.005. ISSN 0188-9478. (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  6. Yuszczuk, Marina. (1559783139). «Cuando digo no es no | Violencias» PAGINA12 (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  7. «Bortizkeriarik gabeko bizitzak feminismotik eraikitzeko proposamena» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  8. Dorlin, Elsa. (2020). La matriz de la raza : genealogia sexual y colonial. Txalaparta ISBN 978-84-18252-16-7. PMC 1233264233. (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  9. Dorlin, Elsa. (2008). Sexe, genre et sexualités : introduction à la théorie féministe. (1re éd. argitaraldia) Presses universitaires de France ISBN 978-2-13-055889-7. PMC 278432147. (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  10. (Gaztelaniaz) Dorlin, Elsa. (2020). AUTODEFENSA. UNA FILOSOFÍA DE LA VIOLENCIA. Txalaparta (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  11. a b (Gaztelaniaz) «Autodefensa - Elsa Dorlin» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]