Emakume

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakume bat.

Emakumea edo, Ipar Euskal Herrian, emaztea gizaki emea da. Bereziki emea heldua denean erabiltzen da terminoa eta neska izaten da haurtzaro eta nerabezaroan erabiltzen den izena. Hala ere batzuetan emakume izenarekin gizaki eme guztiak izendatzeko erabiltzen da, adibidez Emakumeen eskubideak esaten denean, edo Emakumearen Nazioarteko Eguna, martxoaren 8a. Emakumeari dagokiona femeninoa dela esaten da. Emakumearen ezaugarrien multzoari, berriz, feminitate deritzo.

Feminismoa

Sakontzeko, irakurri: «Feminismo»

Feminismoa emakumeen esperientzian oinarritutako eta iraganeko eta gaur egungo erlazio sozialak kritikatzen dituen teoria sozial eta praktika politikoen multzo bat da. Gehienbat, feminismoak gizonen eta emakumeen arteko eskubideen ezberdintasuna kritikatzen du eta emakumeen eskubideen sustapena aldarrikatzen du. Teoria feministek sexuaren, sexualitatearen eta botere sozial, politiko eta ekonomikoaren arteko erlazioa zalantzan jartzen du.

Emakumearen egoera kultura desberdinetan

Orokorrean aintzin-aintzinetik kultura ezberdinetako sinismenek emakumearen tokia gizonezkoen menpe jarri izan dute jainkoek hala nahi izango balute bezala, gauza naturala eta araua bihurtuz: tratu txarrak onartuak, ezkontzera behartuta, senarraren baimena eduki behar gauza asko egiteko, bere posesioa izatea… Zibilizazio guztietan historian zehar emakumeak ahaztuak izan dira, zientzia eta kulturatik baztertuak. Alde batetik haien gaitasunak eta interesak aurrera eramateko oztopo itzelak izan dituztelako, eta bestetik lortu izan duten gutxiak liburu eta entziklopedietatik baztertuak izan direlako. Zenbait tokitan emakumeen eskubideen alde denbora asko borrokatzen ari badira ere, gaur egun emakumeek emakumeak izateagatik munduko kultura guztietan nahiz eta maila desberdinetan izan, diskriminazio, injustizia eta ezberdintasuna jasan behar izaten dute.

Mendebaldeko kultura

Aintzinako Grezian emakumeen egoera ez zen oso ona. Aristotelesek, adibidez, esaten zuen gizon ez-osatua zela, ahul eta naturako akatsa. Honek Erdi-Aroan eragin handia izan zuen. Osatu-gabeko gizakitzat hartzen zuten, zaindu, babestu eta gidatu beharrekoa. Guzti honek gizonarenganako menpekotasuna suposatzen zuen. Erromatar emakumeek grekoek baina askatasun pixka bat gehiago izaten zuten, baina politikan eta hirietako partaidetza debekatuta izaten zuten. Heziketa jasotzen bazuten, aurrekoak bezala, emazte onak izatera bideraturik zeuden. Erdi Aroan nagusiki nekazari, abeltzain, gaixo eta seme-alaben zaintzaren lana egiten zuten. Aro Garaikideak aldaketa garrantzitsuak suposatu bazuen ere, emakumeek zapalduta jarraitu zuten: ezin ziren unibertsitatera joan, ondasunik ez zuten jasotzen, eta familiako esparrura baztertu zituzten. Hirietan oso emakume gutxik lan egiten zuen eta esplotazio ekonomiko eta sexuala pairatu behar izaten zuten haien jabeengandik. XIX. mendean idei ekonomiko eta gizarte esparruetan aldaketa sakonak izan ziren, emakumeengan biziki eragina izan zutenak. Emakume askok neskame eta prostituta moduan lan egiten zuten bizi ahal izateko. Mende honen erdian erizain lanbidea sortu zen. Finlandian 1878.urtean nekazari ziren emakumeen propietatearen erdiaren eskubidea onartu zen, hala nola ondasunarena. Españan eta Frantzian, aldiz, ezkonduta zeuden emakumeek ez zuten autonomiarik eta beraien ondasunak eta dirua senarrek kudeatzen zituzten. XIX.mendeko mugimendu feministak botoa lortzearen alde zuzendu ziren. 1920.urtean Estatu Batuetan emakumeen botoaren eskubidea lortu zuten, eta pixkanaka Errusia eta Europako herrialde guztiak atxikitu ziren, Espainian 1931ean izan zelarik. XX. mendearen ezaugarririk nabarmena lan munduan emakumeak sartzea izan zen, munduko bi gerrak eragile handienak izanik. Haurtzaindegiak sortu ziren eta langileen sindikatuetan emakumeek parte hartu ahal izan zuten. Orokorrean bigarren munduko gerra bitarte eta beranduago,Frantzian eta Espainian emakumeek ezin izan zuten azterketa bat egitera aurkeztu, lanbide batean aritu, banku etxe batean kontua ireki, gidabaimen edo pasaportea eskatu...senarraren baimenarik gabe. Pixkanaka emakumeek lan kualifikatuagoa eta hobe ordainduta izatea lortzen hasi ziren. Hala eta guztiz ere gaur egungo gizartean emakumeak soldata baxuagoak eta tratu baztertzailea izaten jarraituko du.

Emakumea Txinan

Aintzinatik emakume txinatarrak haien aiten, anai, senar eta semeen menpe egon dira. Haien ezkontzak antolatuak ziren, bere eginbehar nagusia seme-alabak eta senarraren zaintza izan da. Historian zehar emakume txinatarrek ez dute eskubide eta pribilegiorik izan, esklabo, concubina eta prostituta moduan trataturik izan dira. 1949.urtean Mao Tse-Tungek boterea hartu zuenean emakumeen eskubideen aldeko hainbat lege ezarri zituen. Hala ere,emakumearen egoera oso latza izaten jarraitzen du. 1995.urtean Shanxin poliziak 200 emakume bahituak eta neskazaleei emazte bezala salduak izateaz askatu zituen. Urte honen hasieran ere Sichuanen urtean 10000emakumne eta haur salduak zirela argitaratu zen. Berri asko argitaratzen dira gaur egun matxismoaren ondorioz emakumea kaltetua dela esaten dutenak. Gobernuak emakumearen eskubideen alde aldaketak egiten saiatu izan da baina ez du arrakasta handirik izan.1988an argitaratu zenez emakumearen egoera munduko 132.postuan aurkitzen da. Esapide popular bat dago Txinan “zisneak hezitzea alabak izatea baino hobeagoa”dela esaten duena. Esapide hori zaharra den arren,gaur egun erabilia da ere. Emakumearen diskriminazioa jaio baino lehenago hasten da. Familia bakoitza seme-alaba bat izatera mugatzen da. Hori dela eta familiak semeak izatea nahiago du.113 mutil daude 100 neskatoko. Neska asko jaiotzen direnean ez dira erregistratzen edo bestela haurdunaldian neska izango dela jakitean abortatzea erabakitzen dute. Txinan emakumea etxetiar,fisiko eta sexual biolentziara menderatuak dira. Honi aurre egiteko 1992an lege berri bat sortzen da emakumeen eskubideak onartzea oinarri duena. Pen Peiyunek,Txinako gobernuan zegoen mandatari batek dioenez,emakumea askotan jasan behar dituen gehiegikeriez babestu nahi zen,baita neska bat erditzea txarra ez delaren ideia zabaldu nahi zuen. Hala ere biolentzia eta dibortzio kasu kopurua handitzen jarraitzen du.1994ko Martxoan,2100 familiei egindako galdetegi baten emaitzetan ikusi zuten dibortzioa 15,2 portzentuan igo zela1990.urtean eta 19 portzentura jaitsi zela 1993an. Urte horretan gizon bat 6 urtez kartzelatu zuten emakume bat jipoitzeagatik. Lehen kasua da Txinan gizon batek emakume batekin biolentzia erabili eta kartzelarekin zigortua izaten dena. Emakume bahiketak eta salerosketak izaten jarraitzen dute gaur egun ere. Gizon populazioa emakumeena baino askoz handiagoa denez,emaztea bilatzeko modu desberdina erabiltzen dute han. Errazagoa da emakumea erosi eta ezkongai izatea haientzat.

Emakumea Afrikan

Afrikan kultura desberdin asko aurki ditzakegu,bakoitza bere ohitura desberdinak dituelarik. Afrikako kultura,beraz,lau multzo nagusietan bereiz dezakegu:arabiar kultura,beltzaran kultura,kultura Europarra eta Egiptoko kultura.

Afrikan emakumearen ezberdintasun eta mozketak gizonarekiko oso nabarmenak dira. Afrikan emakume gehienak bere familiak eta komunitateak mantentzen dituzte. Gainera elkarbizitza sozialaren oinarriak dira. Hala ere, osasun eta ikasketa munduari eta jakinduriak emango dien botereari lorbidea ukatzen zaie ; zer izan nahi duten ,bere familia eta herrialdearentzako zer bilatzen duten erabakitzeko gai izango zirelako beldur. Astakeririk nagusiena klitoriaren ebakidura da. Hau Afrikan ez ezik,ekialde erdian ere gertatzen da. Somalian emakumeen %98a sexualki moztuak dira. Egipton,berriz,%97a aurkitzen da egoera horretan,Eritrea eta Etiopian ordea,emakumeen %90ak hori pairatu behar izaten du. Urtean bi milioi neskatok operazio larri honi aurre egin behar diote,honek egunean 6000 kasu ematen direla esan nahi du;bosta haur segundoro.130milio emakume eta neskato gizonak duen oso oinarrizko eskubideaz ukatzen dute,sexuaz hain zuzen. Afrikarren artean mina azaltzea ahultasun adierazgarritzat hartzen dute eta beraz,ebakuntza hau jaso behar duten neskak erakutsiak dira hori ez egiteko eta ondoren herriko parteraza eramaten dituzte. Esterilizatu gabeko laban edo harri zorrotz bat dira erabiltzen dituzten tresnak. Anestesia ez dute. Neska ezin da kexatu bestela bere familiari ohorea kenduko delako. Gizonek esaten dutenez,modu honetan emakumearen sexu nahia murrizten da eta bakarrik haien sarketa jasaten dute,izan ere emakumearen baginaren ezpain handiak elkarren artean josten dituzte. Gizonak ez ezik,emakumeak ere hau egitera bultzatzen dituzte haien kideak;honen bidez haien familia harrotuko dutelako. Ondorioz,ekintza hau emakumeari egiten zaion eraso bat da. Hau asko izango ez balitz bezala,badaude ebakidura mota desberdinak: zirkunzisioa, klitoridektomia, exzisioa eta infibulazioa. Haurrek ondorio latzak jasotzen dituzte hau sufritzeaz gain. Batetik sexurako grina kentzen zaie,larrua jotzean min handia jasan behar izaten dute,infekzio pelbikoak sortzen dira ere. Hori gutxi ez balitz badaude odoltze handien ondorioz hiltzen direnak ere. Psikologikoki depresioan sartzen dira emakume hauen edota antsietatea edo beldur atakeak izaten dituzte. Hau emakumea zapaltzeko bide bat da,sexualitatea deusestatu eta gizonena handitzen baita. Gaur egun,hau ezagutza falta handiaren ondorioz gertatzen dela ondorioztatu dute ONG askok eta emakume nahiz gizonei gaiari buruzko informazioa emanez ebakuntza honen kontra borroka egiten saiatzen dira. Ekintza hau praktikatzen den lekuetan debekatuta dago hori egitea baina jendeak egiten jarraitzen du;honek haien emakumea birjina dela adierazten baitu. Afrikako herrialde askotan informazioa emateaz gain,bideoak ere jartzen dizkiete beren alabei zer gerta dakiokeen ikus dezaten. Bikote batzuk hau ikusi ondoren haien alabei ablazioa ez egitea erabakitzen dute. Neurri hauek Burkina Faso bezalako herrialdeetan ematen ari dira. Musulman herrialdeetan ekintza hau koranak bidaltzen duelako ustean egiten dute. Hori horrela ez denez,eskolak ireki dituzte liburu sakratua ondorioztatzen irakasteko. Argi dago guzti hau ohitura eta kulturaren barnean dagoela eta beraz zaila dela aldaketa nabarmenak izatea denbora gutxian. Hala ere aditu askok diote hiru generazio pasa behar direla oraindik hau gertatzen ez jarraitzeko. Nelson Mandelak, Afrikako ex lehendakari izan zenak dioenez, askatasuna ezin da lortu emakume guztiak zapalkuntzatik aske dauden arte.

Emakumea Arabian

Emakumearen diskriminazioa Arabian etxeetatik hasten da. Ezberdintasun handiak daude seme eta alaben artean. Familia askok haien semea eskola pribatuetara eramaten dute eta alaba,berriz,estatuko eskoletara joan behar izaten dute. Horrela semeek hezkuntza hobeago bat izango dute. Semea bere etorkizunean nahi duena izateko prestatzen da alaba ordea,emazte ama eta amona izatera bideratua dago. Hainbat eskoletan neska eta mutilak bereizita daude. Eskola estataletan normalean hezkuntzak sumisoak izatera bideratzen ditu emakumeak eta izan ditzaketen pentsamenduen prebentzioa gizonezkoekin dutenaren bikoitza da.

Desberdintasunak daude ere lanean,emakumean neskame izaten da etxetik kanpo eta etxera bueltatzean kozinatu eta seme-alabak zaindu behar izaten ditu. Dirudun emakumeak izan ezik,hauek neskameak dituzte aurretik aipatutako eginbeharrak burutzen. Lanbide lege gehienak ez dituzte emakumearen eskubideak errespetatzen.

Haien elizgizonek ere eragin handia dute emakumea gizartean aurkitzen den egoerarekin. Esaten dutenez emakumea haurdunalditik ezpurua da eta gainera ez da perfektua ez pentsamendu ez erlijioari dagokionez. Emakumea ahula dela eta bere emozioek hau gidatzen duela ere esaten dute,baina gazteria hezitzeko ardura dauka. Emakumea tentazioa dela eta haien boterea Satanasena baino handiago dela diote. Emakumea mugatuta eta arduratsua izaten ez dakiela esaten dute ere. Hala ere,haien liburu sakratuko Aisha profetak 9 urterekin ezkondua izan zen eta armada oso bat gidatu et guda historiko bat sortzeko gai izan zen; ”Batalla del Camello” izenarekin ezagutua da guda hau. Honek emakumeak hasi zen zikloa deusestatzen du baina gaur egun ere bekari bat bezala ikusten da eta gizona baina maila baxuago batean dago. Gizonak emakume bat jipoitu edo bortxatzen badu ez da ezer gertatzen,dena erligioak justifikatzen duelako. Gainera bertako emakumea gizon batena denez, burka edota beste motako zapiekin estali behar du bere gorputza;soilik bere senarrak ikusi dezan.

Indiako emakumea

Indiako konstituzioak bi generoen berdintasunak biltzen ditu bere 14,15 eta 16.artikuluetan. Hala ere egunero emakumeak jasan behar duen errealitatea konstituzioak esaten duenatik oso urrun dago. Indian oso ehuneko handi bat txiroa da ,biztanleriaren %50a baino askoz gehiago. Txirotasun horretan bizi direnen artean (biztanleriaren %34)a 0,80 eurorekin bizi da egunero. Hortik dator familia askok beren alabak oraindik haurrak direla ezkontzearen beharra. Emakumearen papera gizartean,beraz,bigarren maila batera pasatzen da. Hasiera batean aitarena izango da ondoren anaiarena eta gero senarrarena. Senarrarekin ezkonduta dagoela hau hil egiten bada, hiru aukeren aurrean aurkituko da emakumea. Batetik senarrarekin bizirik erretzea aukeratu dezake edo bestela senarraren anai txikiarekin ezkondu daiteke. Azkeneko aukera Asrham batean sartzea da. Asrham honetan sartzea erabakitzen badu,emakumea sozialki hilko da. Indian alargunak oso gaizki ikusiak daude. Alargun gelditzean,jantzi txuriz jantzita Egon beharko dira eta ilea moztu beharko dute;prostitutak izatera behartuak badira izan ezik. Alargunek dirua lortzeko bi modu dituzte,batetik eskari lana egitez edo bestetik prostituzioaren bidez. Familia batek bere alaba beste familia bati ematean dirua ordaindu behar izaten du,edo bestela baliotsua den zerbaiten truke emango dio neska. Txiroak direnez,familia asko ez dira gai ordaindu behar dutena emateko eta beraz neska jaso berri duten familia horiek neskari ondorioak jartzen dizkiote. Jipoitu egiten dute,bortxatu edota metro karratu bateko gelan sartzen dute egun batzuez. Askok ere prostituta izatera behartzen dituzte,zor dieten dirua itzultzeko helburuarekin. Emakume batzuk egunean 50 bezero izatera iristen dira. Zoritxarrez asko ere hil egiten dituzte dirua ez emateagatik. Indiako emakumeek ez dituzte ikasketarik eta morroi edota prostituta izatera bideratzen dituzte familiak.

Amerikako emakumea

Amerikako emakumea familiako ardatza eta zutabe nagusia izan da. Hala eta guztiz ere, milaka emakumek bortizkeria mota asko jasotzen dute, eta eskubideak lortu badira ere, bazterkeria handia dago. Hego Amerikako emakumea borrokalari handia izan da eta bere eskubide eta gizartearen eskubideen alde lan handia egin du. Chilen emakumeen %50k biolentzia jasan behar izaten du bere senarrarengandik. Estatu batuetan 9 segundoro emakume bat jipoitua da gizon batengatik,bai laguna,senarra,aita edo anaia izanik. Emakume asko bortxaketa baten aurrean uko egiten saiatzeagatik bortxatu eta gero hil egiten dituzte.

Salbuespenak

Historian zehar izan dira hainbat herri non emakumezkoek gizonezkoek baino botere eta askatasun handiago izan duten. Naturarekin harreman zuzena izan duten gizarteek zintzotasunez eta berdintasunez jokatzen dute, adibidez Amazonian. Zeltiar kulturan neska eta mutilak elkarrekin hezi egiten ziren, lanbide berdinak egin ahal zituzten, bere bikotea aukeratzeko eskubidea zuten. Ezkontza urte bete pasa ondoren errebisatu zitekeen, dibortziatu ahal ziren ondasunak berdintasunez banatuz eta emakumeek ezkondu baino lehen zituztenak mantentzen zituzten. Emakumea bere ondasunen jabea zen...

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: emakume .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emakume Aldatu lotura Wikidatan


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.