Rosa Luxemburg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau serie honen zatia da:
Komunismoa
Hammer and sickle.svg

Oinarrizko kontzeptuak
Filosofia marxista
Klase borroka
Internazionalismo proletarioa
Alderdi komunista
Agiri Komunista
Ideologiak
Marxismoa  Leninismoa  Maoismoa
Marxismo-leninismoa
Troskismoa  Jutxe
Ezkerrekoa  Kontsejismoa
Erlijiosoa  Anarkista
Komunismoaren Internazionalak
Liga Komunista
Lehen Internazionala
III. Internazionala
IV. Internazionala
Komunista esanguratsuak
François-Noël Babeuf
Karl Marx
Friedrich Engels
Piotr Kropotkin
Rosa Luxemburg
Vladimir Lenin
Josef Stalin
Leon Trotski
Mao Zedong
Che Guevara
Fidel Castro
Argala
Pertur
Gertuko kontzeptuak
Anarkismoa
Antikapitalismoa
Antifaxismoa
Antikomunismoa
Estatu sozialista
Zentralismo demokratikoa
Proletarioren diktadura
Komunismoaren historia
Ezker politikoa
Luxemburgismoa
Ezker Berria
Poskomunismoa
Eurokomunismoa
Titoismoa
Sozialismoa  "Estalinismoa"
Ekonomia sozialista
Sinbologia komunista
Artikulu hau serie honen zatia da:
Feminismoa
Womanpower logo.jpg

Oinarrizko kontzeptuak
Patriarkatua
Generoa
Emakumea
Matriarkatua
Joera ezberdinak
Feminismo erradikala  Feminismo marxista
Ezberdintasunaren feminismoa
Anarkofeminismoa
Ekofeminismoa  Feminismo islamiarra
Feminismo liberala  Feminismo filosofikoa
Feminismo separatista
Feminismo indibidualista
Feminista esanguratsuak
Kate Sheppard
Clara Zetkin
Rosa Luxemburg
Virginia Woolf
Margaret Mead
Simone de Beauvoir
Toni Morrison
Margaret Atwood
Elfriede Jelinek
Gertuko kontzeptuak
Antropologia feminista
Generoaren soziologia
Queer teoriak
Generourban
Matxismoa
Martxoaren 8a
Marxismoa
Feminismoaren historia
Luxemburgismoa
Sinbologia feminista
Rosa Luxemburg

Rosa Luxemburg (Zamość, Polonia, 1870eko martxoaren 5 - Berlin, 1919ko urtarrilaren 15) iraultzaile eta sozialismo alemaniarraren teorialaria izan zen. Jatorriz poloniarra eta judua izan zen. Alemaniako Alderdi Komunista sortu zuen. 1919ko urtarrilean Berlinen izandako iraultza saiakeran parte hartu zuen. Bertan, beste ehunka pertsona bezala, atxilotu, torturatu eta hil zuten.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1889an Polonia utzi zuen Langileen alderdi iraultzaile sozialistako kide zelako eta Suitzara joan zen. Zurichen Errusiako alderdi sozialdemokratako buruzagiak ezagutu zituen, Georgy Plekhanov bereziki eta ekonomia politikoko ikasketak amaitu zituen. Gustav Lübeckekin ezkondu ondoren, 1898an Alemanian egon zen eta berebiziko tokia izan zuen aurrerantzean Alemaniako alderdi sozialdemokrataren barnean, Leipziger Volkszeitung egunkarian. 1898an Sozialreform oder Revolution? (Erreforma ala Iraultza?) argitaratu zuen, Eduard Bernsteinen erribisionismoaren aurka. 1905eko Errusiako iraultza saioaren ondoren, Poloniara jo eta iraultzaren aldeko lanetan ibili zen han. Atxilo hartu zuten, baina luze gabe aske geratu eta Alemaniara joan zen berriro. Massenstreik, Partei und Gewerkschaften (1906, Greba orokorra, alderdia eta sindikatuak) liburuan zehaztu zuen alderdiak iraultza mugimendu orokorarren gidari gisa zuen egitekoa. Sozial-demokraten eskolako ekonomia politikoko irakasle izan ondoren, Die Akkumulation des Kapitals (1913, Kapital metatzea) argitaratu zuen, kapitalismoak inperialismoaren fasean biziko zituzkeen kontraesanez. II. Internazionalaren porrotak eta Lehen Mundu Gerraren aurrean Alemaniako politikari sozialdemokrata askok erakutsi zuten portaera gerrazaleak bultzatu zuen 1915ean Rosa Luxemburg, Karl Liebknecht, Franz Mehreing eta Clara Zetkinekin batean, Espartakus Taldea, joera iraultzaile antimilitaristakoa, sortzera. Espetxean (1915-1916;1916-1918) segitu zuen bere Ekonomia politikorako sarrera inoiz amaituko ez zuen obra idazten eta bertatik jarraitu zituen Errusiako Iraultzaren gorabeherak. 1918an aske utzi zuten Alemaniako iraultzaldiaren ondoren, Die rote Fahne egunkaria sortu eta Alemaniako alderdi komunista bultzatu zuen (1918ko abendua). Iraultza espartakistan parte hartu zuen 1919ko urtarrilean, hasieran aurka zegoen arren, eta hil bereko 15ean preso hartu eta hil zuten aurkakoek.


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rosa Luxemburg Aldatu lotura Wikidatan