Clara Zetkin
| Artikulu hau serie honen zatia da: Feminismoa |
|
|
| Oinarrizko kontzeptuak |
| Patriarkatua |
| Generoa |
| Emakumea |
| Matriarkatua |
| Joera ezberdinak |
| Feminismo erradikala Feminismo marxista |
| Ezberdintasunaren feminismoa |
| Anarkofeminismoa |
| Ekofeminismoa Feminismo islamiarra |
| Feminismo liberala Feminismo filosofikoa |
| Feminismo separatista |
| Feminismo indibidualista |
| Feminista esanguratsuak |
| Kate Sheppard |
| Clara Zetkin |
| Rosa Luxemburg |
| Virginia Woolf |
| Margaret Mead |
| Simone de Beauvoir |
| Toni Morrison |
| Margaret Atwood |
| Elfriede Jelinek |
| Gertuko kontzeptuak |
| Antropologia feminista |
| Generoaren soziologia |
| Queer teoriak |
| Generourban |
| Matxismoa |
| Martxoaren 8a |
| Marxismoa |
| Feminismoaren historia |
| Luxemburgismoa |
| Sinbologia feminista |
Clara Zetkin, ezkondu aurretik, Eissner (1857ko uztailaren 5 - 1933ko ekainaren 20) politikari sozialista alemaniarra izan zen eta emakumeen aldeko borrokan oso ezaguna egin zen.
Alderdi sozialista ezberdinetako kide izan zen eta, azkenean, Espartakisten Ligan sartu zen. Ondoren, Alderdi Komunistan. Weimarreko Errepublikaren garaian (1920-1930), Reichstag-eko kide ere izan zen.
Bismarck kantzilerrak eginiko sozialismoaren debekuaren aurrean, erbesteratu beharrean izan zen eta Zurichen eta Parisen bizi zen. Kartzelan ere behin baino gehiagotan egon zen.
Emakumeen eskubideen defendatzaile sutsua, boto eskubidearen alde aritu zen eta 1911n, martxoaren 8a Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izendatu zuen. Lenin-ekin elkarrizketan izan zuen, emakumearen gaia jorratzeko.
Hitler boterera iristean, Alderdi Komunista ilegalizatu egin zuen eta Reichstag eraikinari su eman zioten, komunistei errua egotziz. Komunisten jazarpen latza hasi zen eta Clara Zetkin erbesteratu beharrean izan zen berriro. Azkenean SESBen aterpetu zen eta han hil zen 76 urte zituelarik. Moskuko Kremlin-en dago lurperatuta.