Emanuel Ungaro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Emanuel Ungaro frantses diseinatzailea da (Aix-en-Provence, 1933). Hirurogeita hamarreko hamarraldiko moda-diseinatzaile handienetako bat. Italiar jostun baten semea zen. Zenbait urtetan Cristóbal Balenciagaren Parisko lantegian aritu zen lanean. Kolore eta oihal estanpatuen nahasteka ausartarengatik nabarmendu izan da batez ere: eskoziar jaka soineko loratuaren gainean erabiltzeagatik, adibidez, emakumearen emetasuna eta sentsualitate oldarkorra nabarmendu beharrez. Berak erabili zituen lehen aldiz soineko drapeatuak, eta italiar kulturaren eskulangintza tradizioari eusten saiatu izan da beti. Bere estiloa oihal eta bordatuen aberastasunean oinarritzen da, eta erreferentzia exotikoez hornitzen du sarritan, sortaldekoez gehienbat. 1996an, Ferragamo etxea erosi zuen. Ungaroren izena, goi-mailako joskintzako eta prêt-à-porter bildumekin ez ezik, lurrin eta osagarriekin ere lotzen da.

Kanpo loturak [aldatu]

(Ingelesez) Emanuel Ungaro


Erreferentziak [aldatu]