Emanuel Filiberto, Savoiako dukea
Wikipedia(e)tik
(«Emmanuel-Philibert, Savoiako dukea» orritik birbideratua)
Emanuel Filiberto goitizenaz Burdinburu[1] (Chambéry, 1528 - 1580) Savoiako dukea izan zen, 1553-1580 bitarteko urteetan. Karlos V.a enperadorearen zerbitzaria izan zen, Shmalkaldengo ligako alemaniar printzeen aurka borrokatu zen (1545), eta frantsesak garaitu zituen Saint-Quintingo guduan. Bere lurraldeak berreskuratu zituen Cateau-Cambrésisko bakearen ondoren (1559), eta, Margarita, Frantzisko I.a Frantziako erregearen alabarekin ezkondu zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.