Ene herri txikia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ene herri txikia
Datuak
IdazleaGaël Faye (2016)
Argitaratze-data2016ko abuztuaren 24a
Generoaeleberria
Jatorrizko izenburuaPetit Pays
Hizkuntzafrantsesa
ArgitaletxeaÉditions Grasset
HerrialdeaFrantzia
Orrialdeak219
ISBN978-2-246-85733-4
Euskaraz
IzenburuaEne herri txikia
ItzultzaileaIrati Bereau
Argitaratze-data2019ko urriaren 1a
Orrialdeak208
ISBN978-8-494-97959-0

Ene herri txikia[1] (frantsesez: Petit Pays) Gaël Fayeren lehen eleberria da. 2016ko abuztuaren 24an argitaratu zuen Éditions Grasset argitaletxeak eta arrakasta handia izan zuen. Egileak azpimarratzen du eleberria ez dela autobiografikoa, bere istorioan inspiratuta baizik[2].

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ume zoriontsua zen garaian, Gabriel abenturetan sartuta ibiltzen zen bere lagunekin etxe ondoko paradisu txikian, kalean. Baina 1993ko hasieran, gurasoak bereiztean eta istiluak ugaritzean Burundin. Aita kolono frantsesa eta ama Burundin bizi zen ruandar tutsi emigratua izanik, Gabriel hutuen eta tutsien arteko liskarren eta genozidioaren lekuko izan zen. Gorroto astindu baten ostean, neutrala izaten ahalegintzen da.

Harrera kritikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak harrera ona izan zuen kritikaren aldetik[3][4][5][1]. Goncourt Akademiak 2016ko sarirako azken hautatutako lanen parte da[6].

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an euskaratu zen Irati Bereauk eta Igela argitaletxeak argitaratu zuen[1].

Filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petit pays izeneko film batera egokitu zen 2020an, Éric Barbierrek zuzendua eta Gaël Fayerekin batera idatzia[7]. Ruandan filmatu zen[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Asurmendi, Mikel. (2020). «Ene herri txikia / Gaël Faye» Kritiken hemeroteka.
  2. (Frantsesez) Marin la Meslée, Valérie. (2016). «Gaël Faye, chouchou des prix littéraires» Le Point.
  3. (Frantsesez) Alix, Florian. (2016). «Gaël Faye. Petit Pays» Afrique contemporaine 257: 147-149..
  4. (Frantsesez) Harzoune, Mustapha. (2016). «Gaël Faye, Petit Pays» Hommes & migrations: 196-197..
  5. (Frantsesez) Robert, Arnaud. (2016). ««Petit Pays» de Gaël Faye remporte le prix du roman Fnac» Le Temps.
  6. (Frantsesez) Abescat, Michel. (2016). «Petit Pays. Gaël Faye» Télérama.
  7. (Frantsesez) Broulard, Laure. (2020). «Au Rwanda, grande première pour le film « Petit pays »» Le Monde.
  8. (Frantsesez) «Gaël Faye dévoile le film tiré de son best-seller Petit pays au Rwanda» Le Figaro.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]