Burundi
| Burundiko Errepublika 'Republika y'u Burundi République du Burundi' |
|||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|||||||
| Goiburu nazionala: "Ubumwe, Ibikorwa, Iterambere" (kirundi) Unité, Travail, Progrès (frantses) Unitatea, Lana, Progresua |
|||||||
|
|||||||
| Hiriburua (eta hiri handiena) |
Bujumbura 03°03'S,30°00'E |
||||||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Kirundi eta Frantsesa | ||||||
| Gobernua
Presidentea
|
Errepublika presidentzialista Pierre Nkurunziza |
||||||
- Independentzia |
1962 uztailaren 1 |
||||||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
27.830 km² (142.) % 7.8% |
||||||
| Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Dentsitatea Herritarra |
6.223.897 (98.) 230 biztanle/km² burundiar |
||||||
| Dirua | Franko burundiarra (BIF) |
||||||
| Ordu eremua • Udan (DST) |
UTC (UTC + 2) Ez (UTC +0) |
||||||
| Interneteko domeinua | .bi | ||||||
| Telefono aurrezenbakia | +257 |
||||||
Burundi Afrikaren erdialde-ekialdean kokatuta dagoen herrialdea da, itsasertzik ez duena. Bujumbura du hiriburu, eta hamazazpi probintziatan banaturik dago. Munduko herrialde pobreenetako bat da. Hizkuntza nagusiak hauek dira: kirundia, frantsesa (ofizialak) eta bantu hizkuntzak (swahili eta kinyarwanda).
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Ruanda, mendebaldean Kongoko Errepublika Demokratikoa, eta eki eta hegoaldean Tanzania dira Burundi inguratzen duten herrialdeak.
[aldatu] Inguru naturala
Mendebaldeko mugaren parte bat Tanganyika Lakua da.
[aldatu] Historia
[aldatu] Azken urteak
1993an egin ziren lehendakaria hautatzeko lehenengo hauteskundeak, Burundi independente zenetik. Melchior Ndadayek, hutu etniako diputatuak, irabazi zituen hauteskundeak, baina handik hilabetera hil egin zuten estatu kolpe batean. Heriotza hark borroka ugari sortu zuen etnien artean, eta milaka etorkinek Ruandara ihes egin zuten. Cyprien Ntaryamira izan zen Ndadayen ondorengoa, eta borroka haiek eteten saiatu zen. Hura ere hil egin zuten Ruandako lehendakari Juvenal Habyarimanarekin batera. Orduan Silvestre Ntibantunganya jarri zuten lehendakari. Bien bitartean, Burundi saiatu zen Ruandatik zetozen etorkinei aurre egiten, han gerra zibil latza bizi baitzuten.
1995ean zehar borrokaldi gogorrak izan ziren Burundin, eta areagotu egin ziren 1996an. Nazio Batuen Erakundeak eta Afrikaren Batasunerako Erakundeak, gerra hura inguruko herrialdeetara zabalduko zen beldur, auzi hartan parte hartzea erabaki zuten. Baina nazioarteko soldaduak Burundin ez zitezen sar eta blokeoa amaiarazteko helburuarekin, armadak Pierre Buyoya lehendakari jartzea erabaki zuen, eta alderdiak legeztatzeko asmoa ere adierazi zuten. Hala ere, egoerak okerrera egin zuen, oposizioak boikota egin zion presidenteari, eta hutuen matxinada herrialde osora zabaldu zen. Horrek aldi berean zapalkuntza indartu egin zuen, eta hainbat esparru eraiki zen biztanleak matxinoetatik babesteko. Alderdien artean tirabira handiak daude, eta oso zaila da guztien gustukoa izango den irtenbidea aurkitzea. Pierre Nkurunziza da 2005. urteaz geroztik Burundiko lehendakaria.
[aldatu] Ekonomia
Burundi nekazari herria da, batez ere. Kafea da esportatzen den gai nagusia eta ia bakarra. Meatzaritzan urrea, bastnaesita eta kasiterita meak ekoizten dira. Uranio, nikel eta turba hobi handiak daude, baina ekoitzi gabe. Burundiko merkataritza gehiena itsasontziz egiten da. 1994. urteaz geroztik Burundik bizi duen gerra egoerak zaildu egin du jadanik gogorra zen egoera ekonomikoa.
[aldatu] Nekazaritza
Burundiko biztanleak nekazaritzatik bizi dira gehienak. Tapioka, batatak, platanoak, lekak, ilarrak eta sorgoa landatzen dute. Kotoia eta tea esportatzen hasi dira. Animalia sailak edukitzea garrantzi handikoa da kulturan eta gizartean, baina ekonomiari dagokionez ez dute etekinik ematen.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Burundi 17 probintzietan banatuta dago. Probintzia bakoitzeko hiriburuak probintziaren izen bera du.
- Bubanza probintzia
- Bujumbura Mairie probintzia
- Bujumbura Rural probintzia
- Bururi probintzia
- Cankuzo probintzia
- Cibitoke probintzia
- Gitega probintzia
- Karuzi probintzia
- Kayanza probintzia
- Kirundo probintzia
- Makamba probintzia
- Muramvya probintzia
- Muyinga probintzia
- Mwaro probintzia
- Ngozi probintzia
- Rutana probintzia
- Ruyigi probintzia
[aldatu] Demografia
Batez besteko dentsitatea oso handia du Burundik, Afrikako handienetako bat. Biztanleen % 90ek nekazaritzan dihardu. Biztanle gehienak familia taldeetan bizi dira, mendialdeko eskualdeetan. Etnia talde nagusiak hauek dira: hutuak (bantu hizkuntza erabiltzen duen herria) biztanleen % 85 dira; tutsiak % 14 dira; twak, pigmeo taldea, % 1 baino gutxiago. Biztanleen bi heren kristauak dira, katolikoak batez ere, eta gainerakoak musulmanak edo erlijio tradizionalen ingurukoak.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez)Burundiko gobernuaren webgunea
|
|||||||||||||||||||||||
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.