Engels (hiria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Engels

—  Hiria  —
Saratov hiritik Engelsera daraman zubia
Saratov hiritik Engelsera daraman zubia
bandera

armarria

Izen ofiziala Э́нгельс
Estatua
Barrutia
Subjektua
 Errusia
Volgakoa
Saratov oblasta
Koordenatuak 51°29′0″N 46°7′0″E / 51.48333°N 46.11667°E / 51.48333; 46.11667Koordenatuak: 51°29′0″N 46°7′0″E / 51.48333°N 46.11667°E / 51.48333; 46.11667
Engels non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Engels
Eremua 121,06 km2
Garaiera 20 m
Posta kodea 413100–413138
Biztanleria 202.419 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.672,06 bizt./km²
Ordu-eremua MSK (UTC+04:00)
http://www.engels.me/

Engels (errusieraz: Энгельс) mendebaldeko Errusian dagoen Saratov oblasteko portu-hiria da. Volga ibaiaren ezkerreko ertzean dago, Saratov hiriaren aurrean; 1965etik zubi batek bi hiriak lotzen ditu[1]. 2010ean 202.419 biztanle zituen[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainar kolonizatzaileek sortu zuten 1747an Pokrovskaya sloboda (errusieraz: Покровская слобода) izenarekin. Katalina Nagusiaren erregealdian, alemaniar kolonizatzaileak iritsi ziren. Garai hartan Kosakenstadt izena eman zioten. 1914an hiri estatusa eman zitzaion eta Pokrovsk (errusieraz: Покровск) berrizendatu zen. Volgako Alemaniarren Errepublika Autonomoaren hiriburu bilakatu zen 1924an, eta 1931ean Engels izena eman zitzaion, Friedrich Engelsen omenez.

Hiri honetan dago Engels-1a, Errusiako bonba-jaurtitzaileen base handiena eta aktiboena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Engels (hiria) Aldatu lotura Wikidatan