Volga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Volga
'Волга (ru), İdel edo Sari-su (tt), İdil (tr)
Russia River Volga.jpg
Volga Jaroslav hirian
Kokapena Errusia
Luzera 3692 km
Arroa 1.380.000 km²
Emaria 8060 (Volvograden) m³/s
Iturburua Tver Oblast
Ibai ahoa Kaspiar Itsasoa
Volgarivermap.png

Volga[1] (errusieraz: Волга, tartareraz: İdel edo Sari-su, turkieraz: İdil) Europako ibairik handiena da, luzera, emaria eta arroari dagokienez. Errusiako mendebaldea zeharkatzen du, eta nazioko ibaitzat jotzen da herrialde horretan. Izan ere, Errusiako 20 hiri populatuenetatik, 11, tartean Mosku hiriburua, Volgako arroan daude kokatuta. Munduko urtegi handienetakoak ere Volgan aurki daitezke.

Eduki-taula

Izena [aldatu]

Eztabaidan dago, izena eslaviarra edo fino-ugriarra den. Errusiar Волга hitzak eslaviar влага, волога (euskaraz "hezetasuna") hitzekin lotura du. Fino-permiar jatorria Karelierako Valkia edo Valgia (euskaraz "zuria") hitzekin duen loturan datza.

Ibilbidea [aldatu]

Volga ibaia Kaspiar Itsasoaren arro endorreikoan dago. Iturburua Valdai muinoetan du. Gero, Sterzh lakua, Tver, Dubna, Ribinsk, Iaroslavl, Nizni Novgorod eta Kazan zeharkatzen ditu. Hortik hegoalderako bidea hartzen du, Ulianovsk, Toliatti, Samara, Saratov eta Volgograd zeharkatuz eta Kaspiar Itsasoan du ahoa, Astrakhanen ondoan.

Ibaiadarrak [aldatu]

  • Aktuba ibaia.
  • Samara ibaia.
  • Kama ibaia
  • Kazanka ibaia.
  • Sviiaga ibaia.
  • Vetluga ibaia.
  • Sura ibaia.
  • Kerzenets ibaia.
  • Oka ibaia
  • Uzola ibaia.
  • Unza ibaia.
  • Kostroma ibaia.
  • Kotorosl
  • Sheksna ibaia.
  • Mologa ibaia.
  • Kasinka ibaia.
  • Nerl ibaia.
  • Medveditsa ibaia.
  • Dubna ibaia.
  • Sosa
  • Tvertsa ibaia.
  • Vazuza ibaia.
  • Selizarovka ibaia.

Urtegiak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Volga