Enric Prat de la Riba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Enric Prat de la Riba
Enric Prat de la Riba
Enric Prat de la Riba Bartzelonako Aldundiaren presidente gisa irudikatua. Josep Gallés i Malats margolariaren lana.
Datu pertsonalak
Izen osoa Enric Prat de la Riba i Sarrà
Jaio 1870eko azaroaren 29a
Katalunia Castellterçol (Katalunia)
Hil 1917ko abuztuaren 1a
Katalunia Castellterçol (Katalunia)

Enric Prat de la Riba i Sarrà (1870eko azaroaren 29a, Castellterçol - 1917ko abuztuaren 1a, Castellterçol) kataluniar politikari eta abokatu bat izan zen. Unió Catalanista elkarte politikoaren sortzaileetarikoa izan zen (1892). Manresako Oinarriak idatzi zituen Kataluniako lurralderako konstituzioa bideratzeko, eta handik sortu zen Lliga Regionalista. Bartzelonako Diputazioko presidente izan zen 1907. urteaz gero, eta lan handia egin zuen Kataluniako Mankomunitatea lortzeko; hala, 1914tik 1917ra bitarteko urteetan presidente izan zen. La Veu de Catalunya egunkariko zuzendari ere izan zen. 1902an espetxean hartutako gaitz baten ondorioz hil zen. Harenak dira La Nacionalitat Catalana doktrina politikoa eta Per Catalunya i l´Espanya Gran manifestua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]