Enrique Fuentes Quintana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Enrique Fuentes Quintana (Carrión de los Condes, Palentzia, Espainia, 1924 - Madril, Espainia, 2007) politikaria eta ekonomista izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Unibertsitatean lortu zuen Zuzenbideko eta Zientzia Politikoetako eta Ekonomikoetako doktoregoa. La teoría keynesiana y su posible aplicación a la economía española tesiarekin, Francoren agintaldian estatuaren zabalkunde ekonomikoaren alde agertu ziren, eta teknokrata izenez ezagutzen ziren politikari gazteen joeran sailkatu zuten. 'Desarrollismo'aren joerari jarraituz, errenta-zergari buruzko proiektu bat prestatu zuen (1958). 1960tik 1968ra, Espainiaren ordezkari izan zen Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundean (OCDE), eta Ekonomiako ministroa, trantsizio-garaian.

Lecciones de Hacienda Pública (1960) eta Los principios de la imposición española y problemas de su reforma (1975) obrak idatzi ditu, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]