Eric Liddell
Wikipedia(e)tik
Eric Liddell lasterketa bat amaitzeko unean. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Eric Henry Liddell | |
| Jaio | 1902ko urtarrilaren 16a | |
| Tianjin (Txina) | ||
| Hil | 1945eko otsailaren 21a | |
| Shandong (Txina) | ||
Eric Henry Liddell (Tianjin, 1902ko urtarrilaren 16a- Shandong, 1945eko otsailaren 21a) eskoziar korrikalari, errugbi jokalari eta misiolaria izan zen.
Txinan jaio zen eskoziar familia baten barruan, eta gaztetatik kirolari onaren itxura hartu zuen. Halaber, kristautasuna nabarmenki erakutsi zuen. Edinburgheko unibertsitatean ikasi eta 1924ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, Parisen, non norgehiagoka ibili baitzen Harold Abrahams judutar ingelesaren aurka. Urte hartako entrenamendu eta lasterketen istorioa "Chariots of Fire" pelikulak jaso zuen, bi korrikalarien ezaugarri desberdinen arteko talka alegia.
Weihsiengo esparru-gunean hil zen Bigarren Mundu Gerran, buruko tumore batek jota.
Palmaresa[aldatu]
| Palmaresa | ||
|---|---|---|
| Olinpiar Jokoak | ||
| Urrea | 1924ko Udako Olinpiar Jokoak (Paris) | 400 metroko lasterketa |
| Zilarra | 1924ko Udako Olinpiar Jokoak | 200 metroko lasterketa |
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez)"The Eric Liddell Centre"