Erich Ludendorff

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erich Ludendorff

Erich Ludendorff alemaniar militarra izan zen (Kruszewnia, Posnania, 1865 - Munich, 1937). 1911-1912 urteetan, gerrarako Schlieffen Planaren erredakzioa egin zuen, eta guztiz ezagun egin zen Lehen Mundu Gerraren hasieran (Liejako konkista, Tannenbergeko eta Mazur aintziretako garaipenak). 1916ko abuztuan Hindenburg alemaniar armadaren buruzagi nagusi egin zuten, eta Ludenddorf haren lehen laguntzaile izan zen. Gerrazale porrokatua izan zen, baina Foch mariskal frantsesaren garaipenen ondoren (1918ko urria) postutik kendu zuten. Gerraren ondoren, politikara jo zuen eta eskuin-muturreko nazionalismo antisemitaren eledun bihurtu zen. 1923an Municheko kolpe-saioa antolatu zuen Hitlerrekin batean, 1924an diputatu nazional-sozialista aukeratu zuten, eta lehendakaritzarako hautagai izan zen 1925ean.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak