Erik I.a Norvegiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erik I.a Norvegiakoa

Erik I.a Norvegiakoa, baita ere Erik Aizkora Odoldua (antzinako eskandinavieraz Eiríkr Blóðøx, norvegieraz Eirik Blodøks) edo Erik Odoltzalea izenaz ezaguna (885-954), Norvegiako bigarren erregea izan zen. Erregealdiak, 930 eta 934 artean iraun zuen eta Harald I.a Norvegiakoaren semerik zaharrena zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boterea bere aitaren eskuetatik jaso ondoren, bere anaiekin lehian hasi zen. Bere anaietako asko hil zituen, Haakon Ona izan ezik, Ingalaterran babestu zena. Latinez jaso zuen ezizena Fratris Interfector (bere anaiak hiltzen dituena) izan zen. Bere ezizena, Aizkora Odoldua, bere anaiak hiltzeko joeragatik etor daiteke.

920an, espedizio bikingo bat eraman zuen Bjarmanlandera, Errusia iparraldean. Geroago, 930ean, bere konkista hasi zuen, Daugava ibaitik nabigatuz, Errusia barnean. Bertan, merkataritza portu txiki bat arpilatu zuen. Gutxi gora-behera urte horietan, Gorm Zaharra erregeak gonbidatu zuen Danimarkara, oturuntza batetara, non, oturuntzaren hurrengo egunean, bere emazte izango zen Gunnhild ezagutuko zuen.

Gunnhildek, sorgina izatearen ospe txarra hartu zuen. Teoria batek, geroago historialari batzuek ezeztatu zutena, Gunnhild, txabola batean bi azti finlandiarrekin bizi izan zela zioen, eurekin, euren magia ikasiz. Hauek, Gunnhild emazte bezala lortzeko borrokan hasi zirenean, Gunnhildek Erik erabili zuen bi aztiak hiltzeko, berehala Erikekin ezkonduz. Beste deskribapen batzuk, Eriken anaien eta beste etsai batzuen heriotzekin lotzen zuten, pozoi eta ekaitz bidezko heriotzak. Edozein modutan, egia edozein dela ere, guztiak, Erikek, bere emaztearen ospe txarra oso baliagarritzat jo zuela adierazten du.

Hurrengo udaberrian, Erikek bere anaien indar konbinatuak garaitu eta Norvegiako tronua berriz lortu zuen.

934an, bere anaiarik gazteena, Haakon Ona, Ingalaterratik itzuli zen, nobleziaren laguntzarekin bere anaia tronutik botatzeko. Eriken erregealdia, gogorra eta despotikoa zen, honela, nobleek, Erik tronutik kentzeko zuten gogoa azaltzen delarik.

Tronua birkonkistatzeko huts egindako zenbait kanpainen ondoren, Erikek Orkada uharteetara bidaiatu zuen, eta, geroago, Jorvikeko Erresumara (non, gaur egun, Ingalaterrako York herria dagoen), bertako bikingoek gonbidatuta. Hasieran, harrera beroa egin zion Athelstanek, nork Northumbriako gobernari egin zuen, mugak, irlandar eta eskoziarren erasoetatik babesteko aginduarekin.

Northumbria, Erik eta bere jarraitzaileak eusteko bezain aberatsa ez zenez, sarri arpilatu zituen Eskozia eta Irlandako itsasoetako beste lurralde batzuk.

Arpilaketa hauek errespetua eta ospea eman zioten, 947tik 948ra eta 952tik 954 arte Jorvikeko errege izatera eraman zutena. Bere gobernua laster hasi zen kaskartzen, inguruko errege ezberdinak aurka jarri zitzaizkiolarik. Traditua izan zen eta herritik bota zuten. Borrokan hil zen Stainmoorren, Westmorlanden 954an.


Aurrekoa
Harald I.a Norvegiakoa
Norvegiako errege
930-934
Ondorengoa
Haakon I.a Norvegiakoa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erik I.a Norvegiakoa Aldatu lotura Wikidatan