Erne ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erne ibaia
River Erne (en), Abhainn na hÉirne (ga)
River Erne in Enniskillen by Paride.JPG
Erne ibaia Enniskillen hirian.
Kokapena Ipar Irlanda Ipar Irlanda
Irlandako Errepublika Irlandako Errepublika
Luzera 120 km
Iturburua Gowna aintzira
Ibai ahoa Ballyshannon, Ozeano Atlantikoa

Erne ibaia (gaeleraz Abhainn na hÉirne), Irlanda uhartearen iparraldeko Ulster probintzian kokaturiko ibaia da, Ipar Irlanda eta Irlandako Errepublikaren lurrak zeharkatzen dituena.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Éirne printsesa mitologikoaren izena dauka.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erne ibaia Ulsterreko bigarren ibairik luzeena da, Bann ibaia baino 9 kilometro motzagoa baita.

Cavaneko konderrian sortzen da Stradone herriaren ondoko Gowna aintziran. Ondoren Ipar Irlandako muga zeharkatu eta Fermanagheko konderrian sartzen da. Bertan Erne aintzirak eratzen ditu. Goiko eta beheko aintziren artean konderriko hiriburua den Enniskillen zeharkatzen. Beheko Erne aintziratik ateratzen denean Donegalgo konderrian sartzen da kilometro gutxi batzutan Ballyshannonen itsasoratzen delarik.

Shannon–Erne ubideak Shannon ibaiarekin lotzen du.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erne ibaia Aldatu lotura Wikidatan