Ikonoskopio
Wikipedia(e)tik
Ikonoskopioa hasierako telebista-kamerek irudiak hartzeko zuten hodi katodikoa da. Ikonoskopioak dituen elektroi-izpiek irudi optikoa seinale elektriko bihurtzeko eginkizuna dute. Hodiak barruan zelula fotoelektriko txiki ugari duen mikazko xafla bat du (cm2 -ko 12.000 baino gehiago). Zelula horiek alde batean xaflarekin lotzeko zilarrezko tantoak dituzte, eta bestean zesiozko film sentikor bat, alegia, anodoaren eginkizuna duena. Hodi osoak zilarrez estalia du barrua. V.K. Zvorykin-ek asmatu zuen 1931n. 1930eko eta 1940ko hamarraldietako telebista-kamaretan erabili zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.