Erresuma Batuko Gobernua
Erresuma Batuko Gobernua edo Bere Maiestatearen Gobernua (ingelesez ofizialki Her Majesty's Government) Britainia Handiko eta Ipar Irlandako gobernu zentrala da.[1] Herrialdeko arazoetaz arduratzen diren ministerioek osatzen dute.[2] Gobernua lehen ministroak zuzentzen du, Gobernuko beste kideak hautatzen dituena. Lehen ministroa eta ministro garrantzitsuenek Kabinetea osatzen duten, non erabaki nagusienak hartzen diren.[3]
Halaber, Erresuma Batuko Konstituzioaren arabera, botere betearazlea monarkaren ardura da. Monarkak botere hori bakarrik erabiltzen du Lehen Ministroak edo Kabineteak aholkatzen dionean.[4]
Egungo lehen ministroa David Cameron kontserbadorea da. Koaliziozko gobernua eratu zuen 2010eko maiatzaren 12an kontserbadore eta liberak demokraten artean.
Eduki-taula |
[aldatu] Antolaketa
- Ministerio mailako 24 departamendu.
- Ministerioak ez diren 26 departamendu.
[aldatu] Kokapena
Lehen ministroaren egoitza 10 Downing Streeten dago, Westminsterren. Gobernuko departamendu gehienen egoitzak Whitehall inguruetan kokatzen dira.
[aldatu] Autogobernua
1998tik gobernu zentralaren hainbat konpetentzia Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako lurralde-gobernuei itzuli zaizkie. Bestalde, Ingalaterrari ez zaio inoiz konpetentziari itzuli; ez baitu lurralde-gobernurik.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ http://www.direct.gov.uk/en/Governmentcitizensandrights/UKgovernment/Centralgovernmentandthemonarchy/DG_073438
- ↑ http://www.publications.parliament.uk/pa/cm200910/cmselect/cmjust/396/396we02.htm
- ↑ http://www.direct.gov.uk/en/Governmentcitizensandrights/UKgovernment/Centralgovernmentandthemonarchy/DG_073438
- ↑ http://www.direct.gov.uk/en/Governmentcitizensandrights/UKgovernment/Centralgovernmentandthemonarchy/DG_073442
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Webgune ofiziala - 10 Downing Street
- Directgov, Gobernuko herri zerbitzuen webgunea