Erretrobirus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Erretrobirusak Retroviridae familian sailkatzen diren birusak dira. Birus hauen ezaugarri nabarmena kate bakarreko ARN izatean datza. ARN hori entzima berezi bati esker erreplikatzen da, alderantzizko transkriptasa-ri esker, hain zuzen ere:

Alderantzizko transkripzioa (I)

Alderantzizko transkriptasak ARN molekula ADN-n eraldatzen du, transkriptasaren ohiko jarduera kontrako norabidean eginez.

Sortutako ADNa zelularen genoman txertatzen da, beste gen baten antzera egonik, eta zelularen genomarekin batera erreplikatuz. Zelularen material genetikoan kokatuta dagoen birusaren ADN-ri probirus deritzo, ziklo lisogenikoaren profago-arekin alderatu baitaiteke.

Erretrobirusek estalki bat dute kanpoaldean, kapsidearen gainetik. Estalkia glikoproteinaz osatuta dago.

Birus hauek zelularen hazkuntza eralda dezakete, zelulak normalak zelula tumoralak bihurtuz. Minbizi mota batzuk eragin ditzaketenez onkobirusen kategorian sartzen dira.

Erretrobirus baten genomak gutxienez hiru gen hauek izaten ditu:

  • gag, birusaren kapsidearen proteinak kodetzen dituena.
  • pol, alderantzizko transkriptasa kodetzen duena
  • env, kanpoko estalkiaren proteinak kodetzen dituena.


Erretrobirus baten infekzio-zikloa (espainolez)

Erretrobirusen barnean hainbat genero daude, Lentivirus, Deltaretrovirus eta Spumavirus garrantzitsuenak izanik. Gizakia infektatzen dutenen artean hauek dira aipagarrienak:

  • GIB-1: HIES-aren eragilea. Birus honek immunitate-sistemaren hondamendia eragiten du, T linfozitoak erasotzerakoan. GIB-a odol kutsatuaren bitartez, harreman sexualen bitartez eta transmisio bertikalaren bitartez (ama-umekia) transmititzen da.
  • GIB-2: HIES-aren beste eragilea, Afrikan jarduten duena. Birus honek antzekotasun genetiko handia du aurrekoarekin, baina baita desberdintasun genetiko batzuk ere. GIB-1-en transmisio bide berdinak ditu.


Erretrobirusak oso erabiliak izan dira terapia genetikoan, bektore moduan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erretrobirus Aldatu lotura Wikidatan