Esloveniako bandera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Esloveniako bandera
Esloveniako bandera
Erabilera
FIAV 111001.svg
Proportzioa 1:2
Erabakia 1991
Koloreak
Zuria
Urdina
Gorria

Esloveniako bandera neurri bereko hiru errenkadaz osatuta dago: zuria, urdina eta gorria. Goi-ezkerraldean, errenkada zuri eta urdinaren artean, Esloveniako armarria dauka.

1991 urteko ekainaren 24an bandera ofiziala deklaratu zen Esloveniako asanbladan, eta lehenengo aldiz Ljubljanan erabili zen, 1991 urteko ekainaren 26an, Esloveniako independentzia adierazi zenaren hurrengo egunean.

Armarrian, Triglav mendiaren marrazki bat dago, Esloveniako gailurrik garaiena, kolore txuriz, fondo urdinarekin; azpian, itsaso Adriatikoa eta Esloveniako ibaiak adierazten dituzten bi marra urdin ondulatu daude. Urre-koloreko sei puntako hiru izar ere ikus daitezke, alderantzizko izar bat osatuz, Celje-ko kondeen (Grofje Celjski), armarritik hartutakoak, XIV. eta XV. mendeetako dinastiako etxekoak.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esloveniako bandera Aldatu lotura Wikidatan
Banderak Artikulu hau bandera bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.