Ljubljana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ljubljana

Ljubljana
Ljubljanako bandera

Ljubljanako armarria

Ofiziala Ljubljana
Estatua EsloveniaEslovenia
Eskualdea Karniola
Alkatea Zoran Janković
Koordenatuak

46°3′N 14°30′E / 46.050°N 14.500°E / 46.050; 14.500Koordenatuak: 46°3′N 14°30′E / 46.050°N 14.500°E / 46.050; 14.500

Ljubljana non dagoen adierazten duen Eslovenia-ko/-go/-eko mapa
Ljubljana
Eremua 275 km²
Garaiera 298 m
Posta kodea 1000
Biztanleria
Metropoli eremua
265.881 bizt. (2002)
495,000
Dentsitatea 966,84 bizt./km²
Sorrera XII. mendean
www.ljubljana.si

Ljubljana Esloveniako hiriburua da, Ljubljanica ibaiak Sava ibaia aurkitzen duen puntuan kokatua, Esloveniako erdialdean, Alpeak eta itsaso Adriatikoaren artean. 276.000 biztanle ditu.

Koordenada geografikoak 46.03°N, 14.30°E ditu eta 298ko garaieran kokatzen da. Klima kontinentala du, tenperaturak Urtarrileko -0.3 Â°C eta Uztaileko 20.7 Â°C artean mugitzen direlarik. Batazbesteko urteko euri kopurua 1350 mm-takoa da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ljubljana izenaren jatorriari buruzko eztabaidak oraindik dirau. Normalean “jubljena” (maitatua) hitz eslobenotik datorrela sinesten bada ere, oraindik ez da frogatu. Izenaren beste jatorri posible bat latineko “alluviana”n (ibaiaren gainezkak) egon daiteke. Azkenik, “Laburus” jainko eslabonikoaren iturria aipatzen dute beste batzuk, badirudi jainko hau izan zitekela lekuaren zaindari. (Alemanieraz: Laibach ; Italieraz: Liubiana)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedrala (Stolnica)

Nahiz eta Erromatar Inperioak jadanik k.a. 15 urtean Emona izenarekin kolonia sortu zuen bertan, Ljubljanaren izen modernoarekin aurkitu izan diren lehenengo dokumentuak 1144koak (“Laibach” izen alemaniarrarekin) eta 1146koak (“Luwigana” izenarekin) dira.

1220an hiri-eskubideak lortu ondoren, Ljubljana Habsburgoenpean gelditu zen 1335ean. 1461ean apezpiku-jarleku bilakatu zen, eta Erdi Aroaren amaierarako Esloveniako gune kultural nagusia zen. Habsburgoen nagusitasunak 1809 eta 1813 urteen artean soilik eten zen, Gerra Napoleonikoen ondorioz Ljubljana Frantziako Inperioaren probintzia Ilirioen hiriburu izan zenean. Berriro ere Austriarenpean, Ljubljana Karniolako hiriburu izan zen.

1918an, Austria-Hungariako Inperioaren gainbeherarekin, Esloveniak, Kroaziak eta Serbiak sortutako izen desberdinetako estatuaren barne, Esloveniako gune nagusiena izaten jarraitu zuen. Bigarren Mundu Gerran Italiak lehenengo eta Alemaniak gero okupatu zuten. Gerra ostean, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren barneko Esloveniako errepublikaren hiriburu bilakatu zen. 1991n Hamar Eguneko Gerraren ostean Esloveniak independentzia lortu zuenean, Esloveniako Errepublika independentearen hiriburu izaten jarraitu zuen.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ljubljana lurrikarek behin eta berriro suntsitu izan dute. 1511ko lurrikararen ondoren, Ljubljana Pizkundeko estiloan berreraiki zen, eta 1895ekoaren ondoren, Neoklasizismo eta Secession estiloetan. Beraz, hiriko arkitektura estilo desberdinen nahasketa da.

Hiriko erakin eta espazio publiko ugari Jože Plečnik arkitekto Esloveniar handiari zor zaizkio, gehienak bi gerra handien arteko urtetan eraiki zirelarik. “Tromostovje” zubi hirukoitz ezaguna ere bere lanen artean dago.

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ljubljanan aurki ditzakegu Esloveniako Arte Galeria Nazionala, artista eslobeno handien obrak gordetzen dituena, eta Arte Modernoaren Galeria, medio berriei eskeinitako espazioekin.

Bada ere kontrakultura zentro garrantzitsua garai batean Jugoslaviako armadaren konplexu batean kokatua, “Metelkova” izenekoa, zine emanaldi, kontzertu eta beste ekintza alternatibo ugari antolatzen dituena.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Ljubljana)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 14.8 19.7 24.6 27.8 32.4 35.6 37.6 36.5 31.3 26.5 20.3 16.7 37.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.0 6.2 11.2 15.4 20.8 23.9 26.5 26.1 21.5 15.3 7.9 3.4 15.1
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.1 1.8 6.1 10.0 15.0 18.1 20.4 19.8 15.5 10.3 4.5 0.7 10.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -20.3 -23.3 -14.6 -3.3 -1.2 2.9 7.4 5.8 -0.6 -5.4 -14.5 -16.0 -23.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.7 -1.9 1.4 4.9 9.4 12.7 14.6 14.4 11.0 6.7 1.7 -1.7 5.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 71 71 87 103 113 154 117 134 131 147 137 103 1368
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 11.9 9.7 11.6 13.9 15.4 15.6 13.1 12.0 11.6 13.3 14.1 13.3 155.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 16.7 13.6 5.9 1.0 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 5.2 12.6 55.2
Eguzki orduak 57 99 140 166 218 226 267 245 169 110 56 45 1798
Iturria: Esloveniako Ingurumen Agentzia [1] (1971-2000)

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1600 1700 1754 1800 1846 1869 1880 1890 1900 1910 1921 1931 1948 1953 1961 1971 1981 1991 2002 2010
6.000 7.500 9.400 10.000 18.000 22.593 26.284 30.505 36.547 41.727 53.294 59.768 98.599 113.340 135.366 173.853 224.817 258.873 267.008 271.885

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ljubljana Aldatu lotura Wikidatan