Etnia

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:39, 27 apirila 2015

Etnia edo talde etnikoa (grezieratik: ethnos, "herria") naziotasuna, historia, mitologia, erlijioa, hizkuntza, ohiturak (esaterako sukaldaritza eta janzkera) edota sinesmenak partekatzen dituzten pertsonek osatutako gizarte multzo bat da. Etniak aztertzen dituen zientzia etnologia da, eta etnografiak testuinguru geografikoan aztertzen ditu etniak.

Funtsean, talde etniko bateko kideek tradizio kulturalak eta historia partekatzen duen talde gisa ikusten dute beren buruak. Gainerako taldeetatik bereizten dituen ezaugarri gisa ikusten dituzte elementu horiek.

Gizarte estratifikazioak pertsona multzoak ardatz horizontaletan eta faktore sozioekonomikoetan oinarrituta banatzen dituen bezala, etniek ardatz bertikalean banatzen eta multzokatzen ditu. Hortaz, teorian talde etnikoek klaseko desberdintasun sozioekonomikoak gainditzen dituzte eta populazioaren geruza guztietako kideak dituzte.

Gaur egun talde etniko handienek milioika kide izan ditzakete (han etnia, arabiarrak, bengaliarrak) eta txikienak milaka kidez soilik daude osatuta (esaterako, munduan barrena barreiatutako talde indigena asko). Talde etniko handienek talde azpietniko txikiagoak sortzeko joera dute (historikoki tribu hitzarekin izendatu direnak), eta denborarekin talde etniko berezitu bihur daitezke etnogenesi prozesuen bitartez. Jatorrizko populazio beretik sortutako talde etnikoek sarritan antzeko hizkuntzak hitz egiten dituzte eta talde etnolinguistiko gisa sailkatzen dira (esaterako, eslaviarrak, turkiarak, bantuak, etab.)

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etnia Aldatu lotura Wikidatan
Soziologia Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.