Etxabakoitz
|
Etxabakoitz |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
|
|
|||||
| Udalerria | Iruñea | ||||
|
|
|||||
| Koordenatuak: | 42°48′00″N 1°40′27″W / 42.8°N 1.67417°WKoordenatuak: 42°48′00″N 1°40′27″W / 42.8°N 1.67417°W | ||||
| Biztanleria | 5.606 (2008) | ||||
Etxabakoitz Iruñeko hego-mendebaldean kokaturiko auzoa da. Auzoaren itxura erabat aldatuko da hurrengo urteetan Abiadura Handiko Trenaren Nafarroako Korridorearen eraikuntzarekin batera. Etxebizitza zahar eta fabriken tokia, etxebizitza eta azpiegitura berriek hartuko dute.
[aldatu] Egitasmoa
Arostegi etorbidea ardatz harturik, 7.005 etxebizitza berri eraikiko dira, haietatik erdia babes ofizialekoak izango direlarik. Horrez gain, AHTaren Iruñeko geltokia, bulego eraikinak eta gune berdeak. Arostegi etorbideak 100 metroko zabalera izango du. Hirigintza-antolakuntza horrekin batera, Sanduzelain, Arrotxapean eta Buztintxurin beste 1.125 etxebizitza eraikiko dira.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) (Ingelesez) Nasursa, Nafarroako Etxebizitza Zoruaren Kudeatzailearen webgunea.
| Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
| Iruñeko auzoak | ||
|---|---|---|
|
Alde Zaharra • Arrosadia • Arrotxapea • Azpilagaña • Bigarren Zabalgunea • Buztintxuri • Donibane • Ermitagaña • Etxabakoitz • Ezkaba • Iturrama |
||