Donibane (Iruñea)
|
Donibane |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
|
|
|||||
| Udalerria | Iruñea | ||||
|
|
|||||
| Koordenatuak: | 42°48′52″N 1°39′37″W / 42.81444°N 1.66028°WKoordenatuak: 42°48′52″N 1°39′37″W / 42.81444°N 1.66028°W | ||||
| Biztanleria | 21.258 (2008) | ||||
Donibane Iruñeko auzoa da. 1950eko hamarkadan eraiki ziren lehendabiziko etxebizitzak, "Eguaras" izenekoak zein Martin Azpilikueta eta San Alberto Magno kaleetakoak hain zuzen ere.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Eguarasko etxeak eraiki aurretik Donibaneko auzoa etxe txiki eta ortuez osaturik zegoen. Gunea lau errepidek zeharkatzen dute, Donibaneko pasealekua, Barañaingo errepidea, Kanposantuko errepidea eta Basetxeko errepidea. Auzoa 1960ko hamarkadan auzoaren hiritartzea burutu zen, lehenik eta behin mendebalderago dauden etxebizitzak eraikiz, Donibane Kirol Elkartearen eta Sanduzelai eta Donibaneko auzoak banatzen dituen Biurdana parkearen ondoko etxeak alegia.
Osasuna futbol taldearen antzinako Donibaneko zelaia, auzo hontan izan zen Reyno de Navarra futbol zelaia eraiki arte.
[aldatu] Eraikinak
- Errozko dorrea (1964). Auzoaren ekialdean kokaturiko eraikina, antzinako ingurabide autobidearen ondoan. Javier Guibert eta Fernando Redón arkitektoek egin zuten, eta 1960ko hamarkadako Iruñeko arkitekturaren adibide garrantzitsuenetakoa da.
- Fiteroko Monastegia 24 (1971), Auzoaren amaieran dago, eta Sanduzelaitik etorrita lehen eraikina da. J. Capdevila eta Estanislao de la Quadra-Salcedo arkitektoek diseinatu zuten.
[aldatu] Kultura eta Jaiak
- Donibaneko Jaiak, patroiaren homenez egiten dira, hau da, ekainaren 23aren inguruan. Egun horretan San Joan Suak pizten dira Hilerriaren aldapan. Beste jaiegunetan, kalejirak, zezensuzkoa, dantzaldia, Erraldoi eta Buruhandiak, etab. ekitaldi izaten dira.
Azpimarragarriak dira Otsailaren bigarren asteburuan ospatzen diren ihauteriak, pertsonai propioekin, euskal mitoligiaren pertsonaiak.
[aldatu] Auzo elkartea
2009an Donibaneko Auzo elkartearen egoitza lekuz aldatu dute, Oskia amabirjinako lokaletik, Irantzu Monastegi Plazara, San Juan Xar izeneko lokal berrira.
[aldatu] Bibliografia
- Alfredo Sarasa, Ignacio Arrieta, Asunción de Orbe (2006). Guía de Arquitectura de Pamplona y su Comarca. Pamplona: EHAEN. ISBN 84-611-3284-X.
| Iruñeko auzoak | ||
|---|---|---|
|
Alde Zaharra • Arrosadia • Arrotxapea • Azpilagaña • Bigarren Zabalgunea • Buztintxuri • Donibane • Ermitagaña • Etxabakoitz • Ezkaba • Iturrama |
||