Mendillorri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mendillorri

 Nafarroa
Udalerria Iruñea
Mendillorri is located in Euskal Herria
Mendillorri
Mendillorri is located in Nafarroa
Mendillorri
Mendillorri is located in Iruñea
Mendillorri
Koordenatuak: 42°48′35″N 1°37′5″W / 42.80972°N 1.61806°W / 42.80972; -1.61806Koordenatuak: 42°48′35″N 1°37′5″W / 42.80972°N 1.61806°W / 42.80972; -1.61806

Mendillorri Iruñeko auzoa da. Lehen Eguesibarreko herria zen, Erdi Aroan hustu bazen ere. XX. mendeko 90eko hamarkadan, erreferendum baten bidez, Mendillorriko biztanleek Eguesibarretik bereizteko eta Iruñean sartzeko erabakia hartu zuten.

Eduki-taula

Inguru naturala eta kokapena

Mendillorri Iruñeko hego-ekialdean dago, gune metropolitarraren hegoaldean. Auzoak Sarrigurenekin eta Iruñerriko PA-30 autobidearekin egiten du muga ekialdean eta Mutiloagoitirekin hegoaldean.

Auzoa bitan banatzen da, iparraldeko aldea, lehenago eraikia, eta ondoren altxatutako hegoaldeko zatiko blokeak.

Historia

Mendillorri, Iruñeko mapa orokorrean kokatua.

Auzoa 1990eko hamarkadaren hasieran hasi ziren eraikitzen, antzinako Erdi Aroko jauregi batenak ziren lurretan. Auzoa bitan banatzen da, antzinako Badostain eta Mendillorri arteko errepidearen bi aldeetan alegia. Auzoaren zati bati Mendillorrigoiti eta besteari Mendillorribeiti deitzen zitzaion, bata mendixka baten gainean eta bestea beheragoko lurretan. Blokeek, laukizuzen itxura dute eta lau solairuko altuera batez beste. Blokeen artean, gune berdeak eta laku handi bat eraiki ziren. Parkean, antzinako jauregia mantentzen da.

Ondarea

Jatorrizko kontzeju zaharretik mantentzen den eraikin bakarra Mendillorriko jauregia da. Jatorriko gotikoko eraikina da, ondoren XVI. mendean berreraiki zena. Mendillorriko lakuaren ertzean dago, eta auzorako azpiegitura gisa egokitu zen 1990eko hamarkadan auzo berria eraikitzearekin batera.

Ur biltegiak

1895ean, Mendillorriko muinoan bi ur biltegi eraiki zituzten; hodi bidez hor biltzen den ura Iruñera bideratzeko erabiltzen da. Geroago, 1942tik 1975era bitartean, ur biltegi zahar horren ondoan beste lau eraiki zituzten, zeregin bererako.

Azpiegituraren inguruan, hiru jolas eremu daude, pasealekuak, lorezaintza eta konpostgintza irakasteko gunea, zuhaitzak eta behatokiak.[1]

Azpiegiturak eta garraioa

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Mendillorrin:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona12.GIF Ermitagaña - Mendillorri 06:30 - 22:30 5´- 10´ 5´ jendetza-orduetan.
N6 Nafarroako Gorteak - Mendillorri Gauez 30´

Jakingarriak

Mendillorriko kale gehienen izenek Eguesibargo udalerriaren kontzejuen izenak dauzkate.

Hezkuntza

Lau ikastetxe publiko ditu eta instituto bat, A eta G ereduko ikastetxeak Mendillorri eta "El lago" dira eta D ereduko ikastetxeak Elorri eta Mendigoiti dira.

Institutoa D, G eta A eredukoa da eta Pedro de Ursúa du izena. 2007. urtean sortu zen, bakarrik 1 eta 2. DBHkoekin.

Erreferentziak

  1. Iruñerriko Mankomunitatea: «Mendillorriko ur-biltegien paseoa», mapak dakartzan eskuorria.

Ikus, gainera

Kanpo loturak


Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak