Barañain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Barañain

 Nafarroa
Barañaingo bandera

Barañaingo armarria

Izen ofiziala Barañain
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Iruñerria
Alkatea José Antonio Mendibe (UPN)
Herritarra barañaindar
Koordenatuak 42°48′17″N 1°41′9″W / 42.80472°N 1.68583°W / 42.80472; -1.68583Koordenatuak: 42°48′17″N 1°41′9″W / 42.80472°N 1.68583°W / 42.80472; -1.68583

Navarra - Mapa municipal Barañáin.svg

Eremua 1,40 km2
Garaiera 434 m
Distantzia 4 km Iruñera
Posta kodea 31010
Biztanleria 21,705 bizt (2010)
Dentsitatea 15,5 bizt/km²
http://www.baranain.com

Barañain Nafarroako udalerria da, Iruñerrikoa. Itsasoaren mailatik 400 bat metrora dago, eta 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 22.110 biztanle zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta klima

Barañaingo hegoaldeko etxebizitza blokeak.

Barañaingo udalerria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñetik hiru kilometrora. Iruñerriko gune metropolitarreko udalerririk jendetsuena da, hiruburuaren atzetik. Barañain, Elortz eta Arga ibaien artean eratutako lautada batean kokatzen da. Udalerriaren iparraldean eta hegoaldean, aipaturiko bi ibaietarantz hurbildu ahala maldak nagusitu egiten dira. Barañainek Oltzako zendearekin egiten du muga mendebaldean, Iruñarekin iparraldean eta mendebaldean, eta Zizur Nagusiarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia trantsizioko klima bati dagozkionak dira,klima mediterraneoaren eta atlantiarraren tartekoa. Urteroko batez besteko prezipitazioa 800mm ingurukoa izaten da. Tenperaturei dagokienez, batez bestekoa 12,5 Â°C-koa da, 19,5 Â°C udan eta 4,4 Â°C neguan. Erliebe laua dela eta, ipar-ekialdeko haizeek erraz astintzen dute udalerria.

[aldatu] Kokapena

Iruñeko erdigunetik Barañainera iristeko Armadaren etorbidea hartu eta Pio XII.aren etorbidearen bidegurutzeraino joan beharra dago. Ondoren etorbide hori Logroñorako norantzan hartu eta Klinika Unibertsitarioraino ailegatuta eskuineko kalea hartuta, Barañaingo etorbideko biribilgunearen bidegurutzera ailegatzen da. Etorbide horretan eskuinera joan eta 150 metrora Barañain dago.

[aldatu] Landaredia

Hiritartze masiboaren ondorioz, jatorrizko haritzak eta arteak erabat galdu dira. Udalerriaren ekialdean, pinu, zumar, intxaurrondo eta akazia bakanen batzuk gordetzen dira.

Gizakiak eraikitako parkeei dagokienez, udalerriaren ekialdean Konstituzio Plaza delakoan, Barañaingo lakua dago, parkearen erdigunean eraikitako laku artifiziala.

[aldatu] Historia

Gaur egungo izenaren aurretik, udalerriak bestelako izenak izan ditu, Baraynin, Baranien eta Baranyain, besteak beste. Izen guztiek dena den, esanahi bera dute, "Gune Lauan". Historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira herrian, besteak beste, silex harriak. Beraz, orain dela milaka urte ere baziren Barañainen gizakiak. IV. mendearen bukaeran, hiri erromatar bat eraiki zen Barañaingo lautadan. Nekazaritzan oinarriturik, hiri hura buruaskia izan omen zen.

Erdi Aroko hirien gainbehera gertatzean, lautadako bizilagun bakarrak behe-mailako kolonoak ziren. Horiek ez zuten ez etxerik ez ondare propiorik, eta ez zeukaten auzotasun-eskubiderik ere. 1244. urtean Agustindarren komentua zen Barañaingo eraikin nagusia eta ia bakarra. Doneztebe eliza, antzinako herri zaharraren erdigunean kokatua, XVI. mendean eraiki zen. 1723. urterako hamabost etxe ziren Barañainen, etxe horietako batzuk Jesusen Konpainiaren eta Iruñeko San Lorentzo parrokia-elizaren jabetzakoak ziren.

Arga ibaiaren uren indarra aprobetxatu nahian, 1802. urtean uharka eta errota bat eraiki ziren. Garai hartan, (eta XX. mendearen erdialdera arte) Barañaingo ekonomia nekazaritzan oinarriturik zegoen, garia, garagarra, artoa, dilistak eta abarren landaketan, alegia. Horrez gain, nekazaritzarekin loturiko artisauak eta ehundegiak ere baziren.

Barañaingo udalerria Zizurreko Zendeako hamazortzi kontzejuetako bat izan zen 1984. urtera arte. Kontzeju hauek txikiegiak ziren udalak osatzeko, eta elkartu egiten ziren gai komunak elkarren artean defendatzeko. 1960ko hamarkadan hasita, Iruñerako emigrazioa masiboa hasi zenean, udalerriaren itxura erabat aldatu zen. 100 biztanle baino ez zituen herrixka zena, 22.000 biztanletik gorako herri bilakatu zen.

Azkenik, Iruñerriko beste kontzeju batzuekin gertatu bezala, Barañainek independentzia eskuratu zuen. 1984. urteko abenduaren 28an banandu zen Zizurko Zendeatik. Bereizketa hori 1984. urteko otsailaren 8ko 696/84 Erret Dekretuaren bidez onetsi zen.

[aldatu] Hirigintza

Barañain udalerria txikia izan arren (130 hektareako azalera baino ez dauka), XX. mendean zehar garatutako hirigintza eredu desberdinek adibide adierazgarrien lekuko izan da. Hiru alde bereiz daitezke, lehena, udalerriaren lehen garapenarekin bat datorrena. Udalerriaren ekialdean, 1960ko hamarkadaren amaieran garatzen hasi zena, dentsitate handia eta dorreak dira nagusi. Alde hau Iruñeko Mendebaldea auzoaren eta Barañain artean dagoen biribilgunean hasi eta Ipar plazan bukatzen da. Gaur egun, herria Iruñeari erabat lotuta dago, eta nahiz eta barañaindarrek udal propioa izan, Iruñeko etorbidean egoera nahiko kuriosoa da: iparraldeko etxebizitza blokeak Barañaingo udalerrian daude, baina hegoaldekoak, Iruñeko Etxabakoitz barrutiaren zati dira.

Bigarren aldea, Gaztainondo eta Lur Gorri plazen artean kokatzen da. Garapen berantiarrago bati dagokio, duela hogei bat urte hasitakoa. Lehen aldearekin alderatuz, Barañaingo gune honetan dentsitate ertaina, eraikin baxuak eta txaletak nagusi dira. Garai honetan, garapen basatikoan gertatu ez bezala, bizilagunen ongizatea kontuan hartuz, aurreko garaian egin ez ziren hainbat hobekuntza gauzatu ziren herriaren hirigintza ereduan, horrela Barañaingo lakua eta parkea egin ziren. Hirugarren aldea oraindik eraikitze prozesuan dago, "Plangintza Partziala" deritzon proiektuaren bitartez. Udalerriaren mendebaldeko gune berriko ardatza Eultza etorbidea da.

Biztanleriaren bilakaera
Errolda
urtea
Biztanleria

1960 100
1970 2.473
1975 5.722
1980 7.293
1985 11.769
1990 16.189
1995 19.759
2000 20.871
2005 22.595
2007 21.089

Aipatu beharra dago, Barañain hirigintza plangintza orokor bat izan zuen Espainiar estatuko lehen udalerrietako bat izan zela. Horrela, kaleen eta etorbideen aurretiazko plangintzari esker, Iruñerriko udalerri batzuetan gertaturiko hirigintza kaosa saihestu zen.

Higiezinen burbuila lehertu aurretik, Barañaingo udalak beste 1.000 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa aurkeztu zuen, udalerriaren hego-mendebaldean Etxabakoizko geltoki berriarekin batera, eta Lagunak kirolgunearen ondoan. Udalak etxe berri gehiago eraikitzearekin, eraikuntzaren diru iturriarekin, jarraitu nahi zuen, Barañain industria berriak ezartzeko tokirik ez duen udalerria delako.

[aldatu] Biztanleria eta demografia

XX. mendearen erdialdera arte Barañain herrixka bat izan zen. Inoiz ez zuen 100 biztanle baino gehiago izan. Euskal Herriko hiriburuetan gertaturiko metropolizazio prozesuaren barnean, Iruñeko hazkunde demografiko handiak eraginda, Barañainek bere herrixka izaera galdu zuen. Ehunka etxebizitza berri eraiki ziren 1960ko hamarkadatik hasita. Eraikuntza horrek gaur egun arte iraun du. Dena den, azken urteetan eraikuntzak behera egin du, eraikitzeko orubeak gero eta urriagoak direlako.

Toki falta da Barañainek hazteko gaur egun duen arazo nagusietako bat. Etxebizitza berriak eraikiko dira Lagunak futbol taldearen zelaien ondoan, eta Elortz ibaiaren eta Barañaingo lautadaren artean dauden lur malkartsuagoetan. Azken horiek Iruñeko Etxabakoitzko auzoaren garapenarekin batera egingo dira.

Gaur egun, Barañain Nafarroako hirugarren udalerria da biztanleriari dagokionez. Dena den, udalerriak oraindik ere, hiriburuaren lo-auzo izaera izaten jarraitzen du, gune metropolitarreko industriaguneetan lan egiten duten biztanleen bizitokia delako.

2008ko erroldaren arabera, 2.721 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %12,46 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

[aldatu] Politika

Sakontzeko, irakurri: Barañaingo Udala

[aldatu] Udal hauteskundeak

Barañaingo alkatea Floren Luki aukeratu zuten 2007ko maiatzeko hauteskundeetan. Orduan UPNk hamar zinegotzi lortu zituen, Nafarroa Baik sei zinegotzi, PSNek 4, eta Ezker Batuak zinegotzi bakarra. Floren Lukik Nafarroa Bai, PSN eta Ezker Batuko zinegotzien botoa jaso ondoren eskuratu zuen alkatetza. 2008ko apirilaren 25ean, PSN alderdiak iritzia aldatu eta UPNrekin batera, alkatearen aurkako zentzura-mozioa aurkeztu zuen[1] alkatea kargutik kenduz. Horren ondorioz, UPN alderdiko Jose Antonio Mendibe da Barañaingo alkate berria.

2007ko hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:

Barañaingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Botoen %a Zinegotziak
UPN 4.175  %39,21 10
Nafarroa Bai 2.825  %26,53 6
PSN 2.051  %19,26 4
NEB 762  %7,16 1
CDN 313  %2,94 0
Ciudadanos Independientes por Barañain (CIB) 300  %2,82 0

Baliogabeko botoak 583 izan ziren (emandako guztien %5,19) eta 222 boto zuri izan ziren (botoen %2,08). Abstentzioa %29,71koa izan zen.

2011n berriro ere UPNko (7 zinegotzi) Mendibe atera zen alkate PPko botoa ere jaso zuela. UPNren aurrean gobernu alternatiboa lortzearren Bilduk (3) PSNri (4) eman zion botoa baina honek NaBai 2011rekin (4) zuen akordioa azken orduan apurtu zuenez NaBaik -eta (I-Ek (2)- beren hautagaien aldeko botoa eman zuten[2].

Barañaingo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 2.868 7
NaBai 2011 1.794 4
PSN 1.581 4
Bildu 1.534 3
I-E 913 2
PP 669 1
CDN 214 0
DNE 94 0


[aldatu] Udaletxea

Udaletxea Barañaingo gune berriaren mendebaldeko muturrean dago, Barañaingo lakutik gertu. Udala alkatea eta hogei zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, z/g

[aldatu] Barañaingo alkateen zerrenda

Barañainek udalerri bihurtu zenetik izandako alkateak honakoak izan dira:

Alkateen zerrenda
2011- José Antonio Mendibe UPN
2008-2011 José Antonio Mendibe UPN-PP
2007-2008 Floren Luki Iribarren NaBai
2003-2007 Josu Senosiain PSN-PSOE
1999-2003 Joaquín Olloki CIB[3]
1994-1999 Juan Felipe Calderón UPN-PP
1987-1994 Gregorio Clavero PSN-PSOE
1984-1987 Gregorio Clavero PSN-PSOE

[aldatu] Ondarea

San Esteban eliza, Barañaingo gune zaharrean dagoen XVI. mendeko eliza. Jatorrizko herritik kontserbatzen den eraikin bakarra da. Eliza barruan Miguel Altunak XVI. mendean eginiko margoak gordetzen dira. Miguel Altunak eginikoak dira. Horrez gain, nabarmentzekoak dira baketoien gaineko erdi-puntuko aurrealdeko hiru arkiboltak, eta estaldura.

Elizaren barruan zegoen Ama Birjina eta haurraren XIII. mendeko irudi erromanikoa Nafarroako Eliz museoan daude gaur egun.

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Euskararen Foru Legea

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Barañain eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskara ere ofiziala da hiri honetan. 2001eko erroldaren arabera herritarren %9,78 zen euskalduna.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Barañain Auditorioa

Aretoa 2003an inauguratu zen, eta Barañaingo Eultza etorbidean dago. Aretoan, antzerki, musika eta hainbat kultur ekitaldi antolatzen dira urtero. 2005ean Espainiar Estatuko Programazio Berritzaileenaren Saria jaso zuen, eta 2006an Nafarroako gobernuaren Ingurumeneko Praktika onen saria[4]..

[aldatu] Elkarteak

  • Luis Morondo musika banda, 1990eko hamarkadaren hasieran sortu zen, auditorio eraikitzearekin batera. Auditorioan 50 pertsonak osatzen duten musika bandaren egoitza dago.
  • Kilikien konpartsa
  • Barañaingo Auroroen elkartea
  • Igandea Txaranga
  • Gaitero Beriniaindarrak
  • Barañaingo Dantza Taldea
  • Margo tailerra

[aldatu] Azpiegiturak eta garraioa

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Barañainen:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona4.GIF Barañain - Atarrabia 06:23 - 22:29
TUCPamplona7.GIF Atarrabia - Txantrea - Barañain 06:25 - 22:29 10´
TUCPamplona19.GIF Monjardin Mendia Kalea - Barañain 06:30 - 22:22 15´
N2 Sarasate Pasealekua - Barañain Gauez 20´ - 30´

[aldatu] Hezkuntza

Biztanleria hazi den heinean ikastetxe berriak eraiki behar izan dira, euskara hutsean edo D ereduan ikasteko aukera ematen dutenak Alaitz eta Eultza ikastetxeak dira. Gaur egun Barañainen dauden eskolak honakoak dira:

  • Los Sauces Ikastetxe Publikoa
  • Haur eta Lehen Hezkuntzako Alaitz Ikastetxe Publikoa
  • Haur eta Lehen Hezkuntzako Eultza Ikastetxe Publikoa
  • Alaitz Bigarren Hezkuntzako Institutua
  • Barañain Bigarren Hezkuntzako Institutua
  • Santa Luisa de Marillac

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Barañainek ekaineko azken astean ospatzen ditu bere jaiak, herriko patroi den San Pabloren egunaren inguruan.

[aldatu] Kirolak

Barañaingo Lagunak futbol taldeak emakumezkoen Superligako lehen mailako taldea da. Horrez gain, gizonezkoen taldea ere badago, Espainiako ligako hirugarren mailan dabilena.

Herriko kiroldegia Iparreko Plazaren etorbidean kokatzen da. Horrez gain, Barañaingo udalak kiroldegi berria eraikitzeko asmoa dauka Lagunak futbol taldearen kirol instalazioen ondoan. Udal kiroldegiak 12.000 bazkide inguru zituen 2007. urtean.

[aldatu] Herri senidetuak

[aldatu] Barañaindar ospetsuak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak