Eugène Guillevic

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eugène Guillevic (Carnac, Morbihan, Bretainia, 1907 - Paris, Frantzia, 1997) bretainiar poeta izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Surrealismoaren kontrako sutsua izan zen. 1942an argitaratu zuen lehenengo poema-bilduma, Terraqué (1942, Lurbira). Bere idazkera zehatza eta metafora ororen kontrakoa zen, etsipenaren hurbilekoa zenbaitetan, Bretainiaren oroitzapenez beteta sarritan: Exécutoire (1947, Betearazlea), Gagner (1949, Irabazi), Carnac (1961).

1943. urtean alderdi komunistako kide egin zen, eta orduz geroztik, bere ideia politikoak nabarmen agertu ziren bere lanetan: Trente et un sonnets (1954, Hogeita hamaika soneto), L'Âge mûr (1955, Adin heldua). Idazketa itxiagora itzulirik, japoniar haikuaren oso hurbilekoa askotan, hainbat bilduma argitaratu zituen: Sphère (1963, Esfera), Avec (1966), Euclidiennes (1967, Euklidearrak), Ville (1969, Hiria), Inclus (1973, Barne), Trouées (1982, Irekiguneak), Requis (1983, Beharrezko), Autrefois (1984, Behinola) eta abar.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugène Guillevic Aldatu lotura Wikidatan