Eugène Pottier
Wikipedia(e)tik
Eugène Pottier Frantziar politikaria eta poeta (Paris, 1816 - Paris, 1887). Lehenengo Internazionaleko kide izan zen, eta Komunako kide hautatu zuten. 1871. urtean, Ingalaterrara eta, gero, Estatu Batuetara ihes egin zuen, eta 1880an itzuli zen Frantziara amnistia baten ondorioz. Iraultza-kantuak izenburupean bildu dira haren poesia nagusiak (1887). Harena da, orobat, Internazionala kantua (1871).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.