Eugene Shoemaker

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eugene Shoemaker
Eugene Shoemaker
Eugene Shoemaker asteroideak topatzeko erabili ohi den mikrospokio estereoskopiko bat erabiltzen.
Datu pertsonalak
Izen osoa Eugene Merle Shoemaker
Jaio 1928ko apirilaren 28a
Ameriketako Estatu Batuak Los Angeles, Kalifornia
(Estatu Batuak)
Hil 1997ko uztailaren 18a
Australia Alice Springs, Iparraldeko Lurraldea (Australia)

Eugene Merle Shoemaker edo Gene Shoemaker (Los Angeles, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko apirilaren 28a - Alice Springs, Australia, 1997ko uztailaren 18a) estatubatuar astronomoa eta geologoa izan zen. Bere emazte Carolyn Shoemakerrekin eta David H. Levy kanadar astronomoarekin batera, Shoemaker–Levy 9 kometa aurkitu zuen. Planetologia zientziaren sortzaileetako bat izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eugene Merle Shoemaker, Bell suziri-gerrikoa jarria duela, astronautak entrenatzen.

Ikasketak Kaliforniako Teknologia Institutuan egin zituen, Pasadenan, eta ondoren Princetongo Unibertsitatean aritu zen. Azken horretan lortu zuen doktoregoa 1960an. Ospetsu egin zen tektonika, bolkanologia eta geokimikan, baina batez ere Coloradoko goi-lautadari buruz egin zuen azterketa zehatzagatik nabarmendu zen. Lurreko eta Ilargiko kraterrei buruz zituen ezagutzei esker, zientzialariak konbentzitu zituen Arizonako Meteor Crater ospetsua asteroide baten talkak sortu zuela.

Astronauta izan nahi zuen, baina test fisikoak eskasak izan zituen. Luzaroan lan egin zuen NASArekin Apolo proiektuan, eta Astrogeologia Zentroa sortu zuen. 1969-1989 urteen bitartean Caltecheko irakasle izan zen. Garrantzi handiko oinarriak azaldu zituen eguzki-sistema hobeto ezagutzeko. Carolyn emaztearekin urte askoan Schmidt teleskopioa erabili zuen, asteroideak eta kometak bilatzeko: hogeita zortzi kometa aurkitu zituen, eta hamarka asteroide. Asteroideek lurrean izandako talkak aztertzen eman zituen azken urteak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugene Shoemaker Aldatu lotura Wikidatan