Atalo II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atalo II.a edo Atalo III.aren erretratu baten zati bat.

Atalo II.a Filadelfo («Anaia maite duena») (K. a. 220-K. a. 138), Pergamoko errege bat izan zen. Atalo I.a Soter erregearen bigarren semea zen, eta, tronura, bere anaia Eumenes II.a K. a. 159an hil ondoren igo zen.

Karneade filosofoaren ikaslea izan zen eta bere izena daraman ataria jasoarazi zuen Atenasen.[1]

Errege izan aurretik, Atalo, jeneral nabarmen bat izan zen. K. a. 190ean, seleuzidarren inbasio bati aurre egin zion, arrakastarekin, eta, hurrengo urtean, bere indarrak, erromatarrekin batera, Gneo Manlio Vulsoren agindupean Galazian borrokatzera zuzendu zituen. K. a. 182an, berriz seleuzidarren aurka borrokatu zuen, Farnatzes I.a Pontokoa erregearen armadarekin bilduz. Azkenik, berriz lagundu zien erromatarrei K. a. 171n, Publio Lizinio Krasorekin aliatua Grezian Hirugarren Mazedoniar Gerran.

Atalok, zenbait misio diplomatiko ere bete zituen Erroman eta erromatarren estimua lortu zuen. Halako une batean, hauek, bere anaia tronutik kentzeko laguntza eman zioten, baina Atalok ez zuen onartu. Errege bihurtu zenean, erromatarren laguntza jaso zuen Prusias II.a Bitiniakoaren aurka K. a. 156 eta K. a. 154 bitartean, eta bere alde jarri ziren, Alexandro Balas erregegaiari, seleuzidar tronua Demetrio I.a Soterri kentzen laguntzeko K. a. 150ean, eta, hurrengo urtean, Nikomedes II.ari laguntzeko, bere aita Prusias II.a tronutik kentzeko.

Bere erresuma hedatu zuen bere laguna zen Areriarates V.a Kapadoziakoaren laguntzarekin, eta Filadelfia eta Ataleia hiriak sortu zituen. Arte eta zientzien patroi ospetsu bat izan zen, baita brodatu mota berri baten sortzailea ere. Aguretu zenean, bere gobernu lanetako batzuk, Filopoemen izeneko bere ministroari eman zizkion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atalo II.a Aldatu lotura Wikidatan