Panfilia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskualdearen kokapena

Panfilia[1] (grezieraz "arraza guztiak" esan nahi duena), K. a. 133an erromatar probintzia bihurtu zen egungo Turkia hegoaldeko lurralde bat zen. Honako beste lurralde edo probintzia hauek zituen mugakide: Lizia mendebaldean, Zilizia ekialdean, Mediterraneo Itsasoa hegoaldean eta Taurus mendiak, Pisidiatik banatzen zutena, Galazian, iparraldean. Egungo Turkiako Antalaya probintziari dagokio. Klaudio enperadorearen garaia, probintzia, Pisidia barnean hartzeraino hedatu zen, Frigia eta Likaoniaren lurraldeak murriztuz.

Eskualde honetako porturik nagusiena, biziki greziartua zegoena, Side zen.

Panfilian, honako antzinako hiri hauek aurkitzen ziren:

  • Lirnas edo Lirnessos
  • Tenedos
  • Korakesion, egungo Alanya
  • Olbia
  • Korikos
  • Aspendos, gaur egun hondakinetan dagoen greziar kolonia
  • Attaleia, egungo Antalya
  • Perga, Panfiliako hiriburua, gaur egun hondakinetan dagoena
  • Sillion
  • Side
  • Zibira
  • Ptolemais

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Panfilia Aldatu lotura Wikidatan


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Roman empire.png
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre