Euskal Herriko musika Erdi Aroan

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Notazio musikala Leodegundiaren eztei-kantan, Nafarroa, 9. mendea.

Erdi Aroan Euskal Herrian egin zen musikaren arrastoak urriak dira, baina ez horregatik garrantzirik gabeak. Bereziki, Iruñeko gortearen inguruan izandako notazio musikalaren inguruko aurkikuntza batzuk esanguratsuak dira Europako Mendebaldeko garaiko kontestuan. Era berean, Erdi Aro berantiarreko euskal kantagintzaren aztarnak gordetzen dira, batzuk doinuz ere iritsi izan zaizkigunak.

Iruñeko eta Nafarroako erresumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Antonio Arana Martija musikologo eta euskaltzainaren iritziz[1], Erdi Aroan Iruñean egon zen Euskal Herriko musikaren bihotza. 9. mendetik, artean Iruñeko Erresuma esaten zitzaiolarik entitate hari, gorde izan da Leodegundia erreginaren eztei-kantua, zeinak garaiko notazio musikal baten lehen aztarnetako bat daukan. Era berean, garai hartan eta Nafarroan zuen jatorria Kalam izeneko emakumezko abeslariak, zeinak, Al-Makari historiagilearen arabera, razzia batean harrapatu zuten musulmanek eta Abderraman II.aren mirabe izan zen[2]. Al-Makarik zioen abeslari fina zela.

14. mendean polifonia eskola bat sortu zen Iruñean, eta han asmatu zen nota minima kontzeptua (gaur egungo kortxea)[1]. Garai bertsuan, Europa mendebaldeko musikagintzan Ars Nova aldia hasi zen, eta fenomeno horren ordezkarietako Guillaume de Machaut izan zen, zeina Karlos II.a Nafarroakoaren gortean ere egon zen.

Erdi Aroko eresiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrutia Gaztelua, Altzürükü, Urrütiako Anderia eresiaren kokalekua
Sakontzeko, irakurri: «Euskal baladak»

Herri musikak ere badu tokia Erdi aroan, eta eresi edo kanta zahar batzuk gorde izan dira, 14. mendetik aurrerakoak:

Goiko zerrendako hauen doinuak ez ditugu ezagutzen, baina beste hiru hauenak bai, ahozko tradizioak kantu bizi bezala gorde izan baititu:

Kantugile, koblakari edo bertsolari batzuen izenak ere ezagutzen ditugu, 15. mendekoakː

  • Arnaldo Ursua (1412ko testigantza)
  • Antxo Etxeleku (1424koa)
  • Garzea Txurri (1428)
  • Santxa Otxoa Ozaetakoa (1464)

Musika tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alboka eta txirula, Erdi Aroko irudi batean

Jose Luis Ansorena adituaren iritziz, Leodegundiaren eztei-kantan birritan aipatzen den tibia forma, txistu formako txirula zahar baten adierazgarri izan daiteke[3].

Esteban Garibai historialari arrasatearrak esana da, Arrasaten 1443an "danbolina, albokak eta panderoak" erabili izan zirela[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Arana Martija, Jose Antonio. (). Euskal herria : historia eta gizartea. Caja Laboral Popular, 427-248 or. ISBN 8472401340. PMC 16224862..
  2. «'Los lamentos de Kalam' lanaren estreinuaz albistea» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  3. 1928-, Ansorena Miranda, José Luis,. (1996). Txistua eta txistulariak = El txistu y los txistularis. Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa ISBN 8471732882. PMC 851041904..
  4. (Gaztelaniaz) Menéndez de Esteban, José. (1979). Música de Auroras y Rosarios. Diputación Foral de Navarra, Col. Temas de cultura popular, n. 342, 7 or..