Eyre lakua
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
Eyre lakua. |
||||||
| Kokalekua | Hegoaldeko Australiako iparraldean |
|||||
| Garaiera | -15 m | |||||
| Eremua | 9.500 km² | |||||
| Zabalera | 65-24 km | |||||
| Luzera | 144-65 km | |||||
| Gehienezko sakonera | 6 m | |||||
| Arroa | 1.140.000 km² | |||||
| Betebidea | Diamentina, Cooper Creek | |||||
| Hustubidea | lurruntzea | |||||
Eyre lakua, beteta dagoen gutxitan, Australia eta Ozeaniako lakurik handiena eta Australia eta Ozeania osoko lekurik beheena da (itsas mailatik 15 m beherago).
Lakua erdialdeko Australiako basamortuetan dago, Hegoaldeko Australiako iparraldean, Adelaidetik 700 km iparralderantz. Normalean ez du urik, gatza baino. Euri urtaroan ipar-ekialdeko Queenslandetik etortzen zazkion ibaiek Eyre lakuaren arroa betetzen dute. Noizbehinka eskualdean uholdeak daude: hiru urtean behin 1,5 metrokoak, hamarkadan behin 4 m eta bete mendean lautan baino ez da betetzen.
Lakua ikusteko lehendabiziko europarra Edward Eyre 1840an zenez, lakuari bere izena jarri zion.
Uholde txikietan The Lake Eyre Yacht Clubeko kide bitxiek lakuan nabigatzen dute, azkenekoz 1997, 2000, 2001, 2004 eta 2007 urteetan.