Monzón

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Monzón

 Aragoi
Monzónoko bandera

Monzónoko armarria

Izen ofiziala Monzón
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Aragoi
Flag of Huesca (province).svg Huesca
Cinca Medio
Alkatea Rosa María Lanau Morancho (PP), 2011-15.
Koordenatuak

41°54′0″N 00°11′0″E / 41.90000°N 0.18333°E / 41.90000; 0.18333Koordenatuak: 41°54′0″N 00°11′0″E / 41.90000°N 0.18333°E / 41.90000; 0.18333

Localización de Cinca Medio (Aragón).svg

Monzón non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Monzón
Eremua 155,01 km2
Postakodea 22400
Biztanleria 17.263 bizt (2012)
Dentsitatea 111,37 bizt/km²
www.monzon.es http://www.monzon.es www.monzon.es
Artikulu hau Aragoiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Monzón (argipena)».

Monzón Aragoiko seigarren eta Huescako probintziako bigarren udalerririk populatuena da. Probintziaren ekialdean dago kokatuta, Cinca Medio izeneko eskualdean.

17.115 biztanle zituen 2010ean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musulmanen garaian, Monzón konkistatzeko Banu Sabrit dinastiak Huescatik eta Banu Qasi-tarrek Lleidatik borroka egin zuten. XI. mendean Banu Hud-tarren eskuetan zegoen, eta El Cidek bereganatu omen zuen 1083an. Kristauek hiria konkistatu nahi zuten Zaragoza eta Lleida arteko taifak isolatzeko.

Aragoiko Sancho Ramírez erregeak bertako erresuma sortu zuen bere semearentzat, Pedro I izango zena. 1143an tenplarioen eskuetara igaro zen.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirian bi monumentu daude interes historikoa dutenak: Alde batetik gaztelua (IX. mendeko dorre nagusiarekin) eta bestetik Santa María del Romeral katedral erromanikoa.

Hizkuntzak eta Liburu Azoka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerrian aragoierazko hiztunak bizi dira, eta "O Branquil" izeneko aldizkaria argitaratzen dute. Gaztelera hizkuntza nagusia da bestela.

1995etik, "Feria d’o Libro Aragonés" izeneko azokan Aragoiko hiru hizkuntzetan argitaratutako liburuak erakusten dituzte, aragoiera, gaztelera eta katalana alegia. Bertako hizkuntza gutxituaren elkarteen topagunea da halaber. Azukre lantegi zaharrean antolatzen du "Institución Ferial de Monzón" erakundeak, Marisa Mur buru delarik (Jesús Planas ordezkatu zuena).

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri eta herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkien galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monzón Aldatu lotura Wikidatan