Ezekias
Wikipedia(e)tik
Ezekias (hebreeraz: חִזְקִיָּ֫הוּ, חִזְקִיָּ֫ה, יְחִזְקִיָּ֫הוּ, estandar H̱izkiyyahu, H̱izkiyya, Yeẖizkiyyahu, tiberieraz: Ḥizqiyyā́hû, Ḥizqiyyā, Yəḥizqiyyā́hû; antzinako grezieraz: Ἐζεκίας, Ezekias; latinez: Ezechias) (Jerusalem, c. K. a. 739 - ibidem, c. K. a. 687) Judeako errege bat izan zen, Akhazen semea eta haren ondorengoa. Isaias igarleak bultzaturik, idoloen gurtza gaitzetsi, Tenplua eraberritu eta apaizgo lebitiarra antolatu zuen berriro. Jerusalem gotortu eta bere lurraldea asiriaren mendekotasunetik askatu zuen. Birritan eutsi zion Senakeribi. Lehenbizikoan, hark garaitu bazuen ere, bigarrenean bere armada misteriotsuki galdu zen.
| Aurrekoa Akhaz |
Judeako erregea K. a. 716-K. a. 697 |
Ondorengoa Manases |