Eztebe I.a Hungariakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Estebanen estatua, San Esteban basilikan, Budapesten

Eztebe I.a Hungariakoa (jaiotza-izena: Vajk; Esztergom, Panonia, 975 inguruan - Esztergom, 1038), San Esteban I.a izenaz ere ezaguna, Hungariako lehen erregea (1000-1038) izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Géza Hungariakoaren eta Sarolta erreginaren semea zen, eta Gisela Bavariakoaren senarra. Árpád printze magyarraren ondorengoa zen. Aita hil ondoren, Printze Handi gisa gobernatu zuen 997 eta 1000 bitartean, eta, aurrerago, Hungariako errege izan zen 1000-1038 urte-tartean.

San Esteban erregea izan zen bere bertute kristauengatik, eta ez martiri gisa hil zelako, santu egin zuten lehen erregea.

Eztebe I.a Hungariakoa, Chronicon Pictumeko miniatura, 1360

Bere erregealdian kristautasuna erlijio ofizial gisa ezarri zuen, eta magyarren antolakuntza tribala sistema feudal bihurtu zuen. Gregorio VII.a aita santuak 1083an kanonizatu zuen, eta Hungariako zaindari santua da.

Eztebe I.a, Hungariako lehen erregea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1000ko abenduan errege koroatu zuten. Ofizialki errege kristau bihurtu zen, eta Hungaria erresuma izatera pasatuko zen; horrela, Kroazia eta gero, Erdialdeko eta Ekialdeko Europan sortutako bigarren erresuma izango zen.

San Estebanek bi artxidiozesi eta hamar diozesi edo elizbarruti sortu zituen.

Ikus, halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eztebe I.a Hungariakoa Aldatu lotura Wikidatan