Magyar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Magyarrak
Hng2 2.jpg
1. lerroa: Eztebe I.a HungariakoaMatthias CorvinusGábor BethlenBéla Bartók
2. lerroa: Tivadar-K CsontváryJános BolyaiLoránd EötvösJózsef Eötvös
3. lerroa: Zoltán KodályJános AranyIstván SzéchenyiFerenc II.a Rákóczi
Biztanleak guztira 14-15 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak Hungaria (2001): 9.416.045[1]

AEB (2010): 1.537.205[2]
Errumania (2011): 1.237.746[3]
Eslovakia (2011): 458.467[4]
Kanada (2006): 315.510[5]
Serbia (2002): 293.299
Ukraina (2001): 156.566
Alemania (2004): 120.000
Erresuma Batua (2001): 80.135

Brasil: 80.000 (2002)[6]
Hizkuntza Hungariera
Erlijioa Katolizismoa, protestantismoa, Hungariako Eliza Greko-katolikoa, judaismoa eta erlijiorik gabekoak.

Magyarra (hungarieraz: magyar, pluralean: magyarok) edo hungariarra hungarieraz mintzatzen den Erdialdeko Europako talde etnolinguistikoa da. 14-15 milioi laguneko giza taldea osatzen dute. Hauetatik, 9,5 milioi inguru Hungarian bizi dira, eta beste 2,2 milioi Austria-Hungariako Inperioa desegin zen arte Hungariako Erresumaren bernean zeuden lurraldeetan (Errumania, Eslovakia, Serbia eta Ukrainan, batez ere). Hungariar diasporako talde handienak AEB, Kanada, Alemania, Erresuma Batua eta Brasilen daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako hungariarrak Siberiako mendebaldean bizi ziren herri turkiar eta ugriarren nahasketa ziren. V. menderako hego-mendebalderantz ia Kaspiar Itsasoraino iritsi ziren, eta K.o. 830. urtean Don ibaiaren eskuinalderaino. IX. menderako hungariarrak gaurko eremuetan bizi ziren, eta eslaviarrak eta hunoak mendean zituzten. Mende erdia geroago, ordea, hungariarrek atzera egin behar izan zuten, baina ordura arte Europan erasotzaile beldurgarriak izan ziren.

Bestalde, Hungaria Europako bidegurutzea zenez gero, inguruko herriek etengabe eraso egin zioten, eta beren lurraldea askotan hedatu eta murriztu zen historian zehar. Eslaviarrak, germaniarrak, eta errumaniarrak izan zituzten hungariarrek inguruan, eta eragin handia izan zuten hungariarren bizitzan. Eragin handiena turkiarrena izan zen (XVI. eta XVII. mendeetan) eta austriarrena (Habsburgotarrak).

Hungariarrek autonomia 1867an eskuratu zuten, eta 1918an independentzia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Magyar Aldatu lotura Wikidatan