Gregorio VII.a
| Gregorio VII.a Gregorius PP. VII |
|
|
|
|
|---|---|
| 1073 – 1085 | |
| Aurrekoa | Alexandro II.a |
| Ondorengoa | Viktor III.a |
| Jaiotzezko izena | Ildebrando di Soana |
|
|
|
| Jaiotza | 1020 inguru Sovana, Germaniako Erromatar Inperio Santua |
| Heriotza | 1085eko maiatzaren 25a Salerno, Apuliako konderria |
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Gregorio VII.a[1] (Sovana, 1020 inguru - † Salerno, 1085eko maiatzaren 25a) Eliza Katolikoaren 157. Aita Santua izan zen 1073 eta 1085 urteen bitartean. Erreformak bultzatu zituen bere agindupean, Alemanian Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadorearekin inbestiduren auzia eragingo zutenak.
Fraide beneditarra zen. Gregorio VI.aren garaian jadanik nabarmendu zen, eta Leon IX.a Aita Santu zela ekin zien Elizaren ustelkeriari kontra egitea helburu zuten berrikuntzei. Aita Santu zela elizgizonen ezkontza, sinonimia eta inbestidura laikoa debekatu zituen, eta ordezkariak bidali zituen Europa osora debeku haiek gauzatzearren. Oposizioa oso handia izan zen ordea, eta Aita Santuaren aurkako elkarte bat antolatu zuten elizaren gehiegizko aginpidearen beldur zirenek. Alemaniako enperadorea, Henrike IV.a, talde hartan sartu zen, eta Gregorio VII.ak eskumikatu egin zuen. Gero bakezkoak egin bazituzten ere, 1080an berriz eskumikatu zuen, eta Henrikek Ravennako Giberto (Klemente III.a) izendatu zuen antipapa; Gregoriok kristandadeari laguntza eskatu zion, baina ez zuen lortu. Alemaniako Gerra Zibila bukatu zenean, Henrike Italiara joan eta Erroma hartu zuen (1083). Gregorio Sant'Angeloko gaztelura erretiratu zen, normandiarrek, Roberto Guiscardoren gidaritzapean, askatu eta berekin eraman zuten arte; Salernon hil zen urtebeteko exilioaren ondoren.
Gregorio VII.aren berrikuntzek berebiziko garrantzia izan zuten Elizaren historian: Elizaren maila morala jaso zuen, eta berak hasi zuen Inbestiduren borroka, [[[Wormseko konkordatua]]rekin bukatu zena.
Jaieguna[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Italiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |