Félix Houphouët-Boigny
Wikipedia(e)tik
Félix Houphouët-Boigny (Jamusukro, Boli Kosta, 1905 - 1993) politikaria izan zen, Boli Kostak izan duen lehenengo lehendakaria.
Frantziako Batzar Nazionaleko kidea izan zen (1946-1949). Bake bidez Boli Kostaren independentzia lortu nahi zuen Frantziarengandik, eta Frantziako Errepublikako ministroa izan zen zenbait aldiz (1957-1959). Independentzia lorturik, Boli Kostako lehendakari hautatu zuten (1960), eta geroztik berriro hautatua izan zen aldi guztietan; beraz, lehendakari zela hil zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
