Farmakologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Farmakologia sendagaiek organismo biziengan eragiten duten efektuak, ekintza mekanismoak eta elkarrekintza farmakologikoak aztertzen dituen diziplina da.

Ameriketako Estatu Batuetan, Food and Drug Administration (FDA) delakoa arlo hau arautzen duen erakunde nagusia da, mundu mailan ere eragin nabarmena daukana. 1930 inguruan sortu zuten.

Sendagaiak organismoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «LADME»

Substantzia kimikoen azterketa egin aurretik organismoaren biologia sakontasunean ezagutzea ezinbestekoa da. Biologia zelular eta biokimika eremuetan aurrerapenak egin ahala, farmakologia ere aldatzen joan da. Gaur egun, hartzaile molekularren analisiak egiten dira hauei egokien lotuko zaizkien produktu kimikoak laborategietan sintetizatu ahal izateko.

Substantzia kimiko batek, ikuspuntu farmakologikotik, ezaugarri ugari ditu. Farmakozinetikak organismoak substantzia horren gainean duen eragina azaltzen du (erdibizitza, banaketa bolumena...). Farmakodinamikak aldiz, substantzia horrek organismoan sortuko dituen eraginak aztertzen ditu, bai eragin terapeutikoak eta baita toxikoak ere.

Produktu kimiko baten ezaugarri farmakozinetikoak deskribatzerakoan LADME kontzeptua erabiltzen da:

  • Liberation (askapena)
  • Absortion (xurgapena)
  • Distribution (banaketa)
  • Metabolism (metabolismoa)
  • Excretion (iraizketa)

Leiho terapeutikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gauza jakina da sendagai baten dosia handitzen denean, eragin desiragaitzak izateko arriskua ere handitu egiten dela. Egoera hauek ekiditeko, farmakologoek sendagai bakoitzarentzat segurtasun ebaluazio bat egiten dute.

Ebaluazio sinple eta errazena leiho terapeutikoan oinarritzen da. Honek, eragin terapeutikoa izateko dosi minimo eta maximoaren arteko tartea zein den esaten digu. Dosi horretatik behera sendagaiak ez du eraginik izango eta hortik gora berriz, toxikoa izango da. Beraz, administratu beharreko sendagaiaren dosia tarte horren barnean geratzen dena izango da.

Hala ere, sendagai batzuk leiho terapeutiko estuak dituzte. Honek eragin ezaren eta eragin toxikoen arteko aldea oso txikia dela esan nahi du eta berau administratzerako orduan arazoak sor daitezke dosiarekin. Hauen artean daude warfarina, antiepileptiko batzuk, antibiotiko aminoglukosidoak edo minbiziaren tratamenduan erabiltzen diren sendagai gehienak.

Farmakologiaren adarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Farmakodinamika. Sendagaien ekintza mekanismoa aztertzen duen zientzia, hau da, sendagaiaren eraginez organismoan gertatzen diren prozesu biokimiko eta fisiologikoak aztertzen ditu.
  • Farmakonogsia. Ikuspuntu farmazeutikotik droga guztiak aztertzen ditu.
  • Farmazi kimika. Sendagaiak ikuspuntu kimikotik aztertzen ditu. Honek Sendagaien aurkikuntza diseinu, identifikazio eta prestakuntzan du garrantzia. Egitura eta aktibitatearen arteko harremana zehazten ere laguntzen du.
  • Farmakoteknia. Banakako administrazioan erabiltzen diren sendagaien prestakuntza du oinarri.
  • Toxikologia. Sendagaien eragin toxikoak aztertzen ditu.
  • Biofarmazia. Sendagaien bioerabilgarritasuna aztertzen du.
  • Posologia. Sendagaien dosifikazio egokiena zein den ikertzen du.
  • Farmakozinetika. Sendagaiak organismoan jasaten dituen aldaketa fisiko-kimikoak ikertzen ditu.
  • Farmakologia klinikoa. Sendagaien eraginkortasuna eta segurtasuna ebaluatzen ditu.
    • Farmakozaintza. Sendagaiek eragindako eragin desiragaitzen ikerketak egiten ditu.
  • Terapeutika. Sendagaiak organismoarekin dituen elkarrekintzak aztertzen ditu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Farmakologia Aldatu lotura Wikidatan