Fatmana Binta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fatmana Binta
Bizitza
JaiotzaFreetown, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea Sierra Leona
Talde etnikoaFulania
Hezkuntza
Hizkuntzakfula
ingelesa
Jarduerak
Jardueraksukaldaria eta dibulgatzailea

Fatmana Binta (Freetown, Sierra Leona, 1984) sukaldaria da. 2022an Basque Culinary World Prize saria jaso zuen.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fatmana Sierra Leonan jaio eta hazi zen, gero Ghanara aldatu zen. Fulani etniakoa da eta Afrikako tribu nomada handien honen sukaldaritzaren inguruko dibulgazioa egiten du.[3]

Lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik gustatzen zaio sukaldaritza. Bere familiak bi jatetxe izan zituen, baina hasieran profesionalki gastronomian aritzea bere asmoetan sartu ez bazen ere, azkenean bi urtez Nairobiko sukaldaritza eskola batean trebatzea erabaki zuen. Aldi berean, Kenyako hiriburuko eta Ghanako hoteletan lan egin zuen, geroago Madrilen ere bizi izan zen 2011 eta 2013 artean, ingelesa irakasten.[4]

Unibertsitatean zegoenean, ikasle egoitzako ikasleentzat kozinatzen zuen.

Niretzat, kozinatzea meditatzea da. Askotan, etxean bakarrik nagoenean, niretzako platerak prestatzen aritzen naiz. Beti izan da nire pasioa, baina ez nekien nire bidea edo lanbidea izatera iritsiko zenik.

Fulani Kitchen Foundation[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fulanien kultura eta gastronomia jendeari erakusteagatik egin da ezagun Fatmana. Bere herrialdeko sukaldaritza ezagutarazteko, Dine on a mat (Afaria esterilla batean) proiektua jarri zuen martxan eta Fulani Kitchen Foundation sortu zuen.[4]

Fonio moduko osagaiak landa-komunitateentzako diru-iturri bihurtzea da fundazioaren helburuetariko bat. Bertan, Fatmanak emakumeekin lan egiten du batez ere. 'Dine on a mat' ekimeneko afari gehienak proiektu komunitarioetarako dirua biltzeko iturri dira. Bintaren arabera, Ghanako 12 komunitatetako eta 4 eskualdetako 300 familia baino gehiagok jasotzen dituzte onurak.

Gainera, Fulani Kitchen Foundationekin, Bintaren helburua Fulani eskualde guztietako emakume eta neskatoak heztea, gaitzea eta ahalduntzea da; hasteko, emakumeentzako bilgune gisa jardungo duen zentro bat eraikitzea, gizarte-, hezkuntza- eta komunitate-premiei erantzuteko, eta hainbat motatako produktuak prozesatzeko eta ontziratzeko aterpe seguru bat izatea.[5]

Fatmanak fonio zerealarekin lan egiteko martxan duen proiektu hori sendotzeko eta handitzeko erabiliko du saria. Glutenik gabeko zereal bat da fonioa, nutrizio balio handia duena. Sariaren dirua fonioaren landaketa finantzatzeko erabiliko du, landaketarako, prozesatzeko, paketeak egiteko... Lan horiek egiteaz arduratzen diren emakumeen lana finantzatuko da horrela. Eragin handia izango du emakume horiek bizi diren komunitateetan. Urte luzez emakumeen ardura izan da fonioa landatzea. Izan ere, emakumeak gizarte egitura kohesionatzeaz arduratzen dira. Erreminta egokiak izan behar dira, fonioa merkatura atera ahal izateko, edonola ere:[6]

Fonioari esker, munduko elikadura krisiari aurre egin diezaiokegu. Kate oso bat sor dezakegu, emakume nekazarietatik hasi eta esportazioetaraino.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ««Fonioari esker, elikadura krisiari aurre egin diezaiokegu»» Berria 2022-11-19 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  2. «LA CHEF FATMATA BINTA, GANADORA DEL BASQUE CULINARY WORLD PRIZE 2022 - Basque Culinary Center» www.bculinary.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  3. a b «La chef africana Fatmata Binta, ganadora del Basque Culinary World Prize 2022» EITB 2022-06-21 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  4. a b «Fatmata Binta, la chef nómada: "Esto no va de comida, sino de cambiar el mundo"» ELLE 2022-09-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  5. «Fatmata Binta, chef originaria de Sierra Leona, ganadora del Basque Culinary World Prize 2022» La Vanguardia 2022-06-21 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  6. «Fatmata Binta, la chef africana que prefirió la cocina nómada servida en una esterilla a las estrellas Michelin» Mujer Hoy 2022-11-16 (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  7. «Fatmata Binta, Martín Berasategui y Pedro Subijana, Embajadores del Turismo Sostenible de la OMT» Diario de Gastronomía: Cocina, vino, gastronomía y recetas gourmet 2023-10-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]