Fatteh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fatteh
janari
Osagaiakogi zapala, garbantzua eta jogurta
Historia
JatorriaEgipto, Siria, Palestina, Libano, Jordania eta Yemen

Fatteh (arabieraz, فتّة , zapaldua edo papurrak esan nahi du), fette, fetté, fatta edo fattah, Ekialde Hurbileko janari mota bat da, ogi zatiekin eta beste osagai batzuekin prestatzen dena.[1]

Oso plater berezia eta antzinakoa da Egipton eta Ekialde Hurbileko hegoaldean, Damaskon, Beiruten, Jordanian eta Palestinan. Ekialde Hurbileko iparraldean, ordea, ez da ohikoa.

Eskualdeetako aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Platerak aldaera ugari ditu, tokian tokikoak, eta horietako batzuek izen berezia dute.

  • Ekialde Hurbilean, Mediterraneo aldean: Fetté du izena, eta gosaltzeko nahiz gauen jaten da. Khubz ogi-pila bat jartzen da, gainetik labneh (jogurt moduko bat), lurrunetan egindako garbantzuak eta oliba-olioa, eta dena txikitu eta nahasi egiten da. Ondoren koilarakadatxo bat kumino botatzen zaio. Eta gero, edozein gauza gehitu ahal zaio: berenjena eta azenarioa, oilasko errea eta pinaziak batzuetan, arkume errea, espeziak eta jogurta, beste batzuetan. Fattoush, berriz, pita-ogi zatiekin egindako entsalada bat da, eta shâmiyâtaren familiakoa ere bada.
  • Palestina: Gazako Fetté Gazzewié[2] egiteko, arroza prestatzen da oilasko- edo haragi-saldan, eta gero espezia leunak gehitzen zaizkio, kanela batez ere. Ondoren, arroza markook ogi zapal baten gainean jartzen da, eta gainetik ghee-a eta haragia. Musakhan ere fette-plater bat da.
  • Egipto: egiptoarrek fatta izeneko plater bat prestatzen dute jaietarako, adibidez emakume baten lehen haurdunaldia ospatzeko edo Iftar bat egiteko Ramadanean. Baratxuri- eta ozpin-zaporea duen haragi-zopa batekin eta ogi zapal kurruskariarekin egina dago. Arrozarekin eta molokhian oinarritutako saltsa batekin zerbitzatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Little foods of the Mediterranean : 500 fabulous recipes for antipasti, tapas, hors d'oeuvre, meze, and more | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  2. (Gaztelaniaz) Things, Hands Doing. (2021-10-01). «Fatteh» 196 flavors (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]