Txitxirio
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
| Cicer arietinum L. |
Txitxirioa edo garbantzua (Cicer arietinum) Fabaceae familiako landare belarkara jangarria da. Era berean, Euskal Herrian asko jaten den lekalea da.
[aldatu] Etimologia
Txitxirio hitzaren jatorria frantsesezko chiche da, eta azken hau latinezko cicer hitzetik dator. Garbantzu hitza, berriz, espainierazko garbanzo hitzetik dator.
[aldatu] Deskribapena
Txitxirio-landarea 20-50 cm arteko altueraraino hazten da eta luma-formako hosto txikiak dauzka zurtoinaren albo bietan. Haziak zorroetan ekoizten ditu, zorro bakoitzak bizpahiru ale dituelarik. Lore zuri edo gorri urdinxkak ditu. Klima tropikal edo azpitropikaletan hazten da ondoen, 400 mm baino gehiagoko prezipitazioak dituzten eskualdeetan; klima epeletan ere haz daiteke, baina ekoizpena askoz txikiagoa da.