Feofan Prokopovitx
Wikipedia(e)tik
Feofan Prokopovitx (Kiev, Ukraina, 1681 - San Petersburgo, Errusia, 1736) ukrainar elizgizona, politikaria eta idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Katolizismora bihurtutako ortodoxoa zen, baina Erromara jo zuen eta ortodoxo egin zen berriro ere (1701). Kieveko apaizgaitegian irakaslea zela, Petri Handia ezagutu zuen. San Petersburgora deitu zuten, eta 1716. urtean apezpiku izendatu zuten. Tsarraren lankide egin zen, eta Apaizgoaren Arautegia idatzi zuen 1720an. Sinodo Santuko prokuradore nagusia izan zen 1721ean.
Sermoiak, hileta-kantak, erlijio-poesiak, satirak eta tragedia bat (Vladimir, 1705) ere idatzi zituen. Errusiako azken idazle erlijioso handitzat hartua da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.