Ferdinand Bracke

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ferdinand Bracke
Informazio pertsonala
Izena Ferdinand Bracke
Jaiotza data 1939ko maiatzak 25a (75 urte)
Jaiotza herria Hamme
Jaiotza herrialdea Belgika
Kirol informazioa
Egungo taldea Erretiratua
Modalitatea Errepidea / pista
Rola Kontrarrelojista
Trebetasuna Orotarik
Profesional taldea(k)
1962-1973
1974
1975
1976-1977
1978
Peugeot BP
Watney-Maes
Ti-Raleigh
Lejeune-BP
Old Lords-Splendor
Garaipen nagusiak
Txapelketak

Klasikak
Etapakako itzuliak
Itzuli handiak
Frantziako Tourra:

2 etapa
(1966-1967)

Espainiako Itzulia:

1971

Ferdinand Bracke (Hamme, 1939ko maiatzak 25) belgiar txirrindulari ohi bat da, profesionala 1962 eta 1978 artean. Erlojupean bikain moldatzen zen.

Sarri parte hartu zuen pistako txirrindularitza probetan, bost aldiz Belgikako jazarpen probako txapeldun eta espezialitate honetako munduko txapeldun beste hirutan izatea lortuz.

Errepideko txirrindularitzan, bere lorpenik handiena 1971ko Espainiako Itzulia irabazi izana da, Wilfried David bere herkidea eta Luis Ocaña espainiarraren aurretik, liderraren maillota zazpi egunez jantzi ondoren.

Bi etapa garaipenez gain, 1968ko Frantziako Tourra podiumean amaitu zuen, hirugarren postuan.

1967ko urriak 30ean Erroman orduaren errekorra gainditzea lortu zuen, 48 kilometro eta 93 metro egin ondoren, hala, 750 metrogatik zortzi urte iraun zuen Roger Rivièren errekorra gaindituz. Urte bete beranduago, Ole Ritterrek gainditu zuen Brackeren errekorra Mexikon.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962

1964

  • Munduko jazarpen txapelduna

1965

  • 2. Munduko jazarpen txapelketan
  • Belgikako jazarpen txapelduna

1966

1967

  • Etapa 1 Tourrean
  • Belgikako jazarpen txapelduna
  • Orduaren errekorra
  • Baracchi Garaikurra

1968

1969

  • Munduko jazarpen txapelduna

1970

1971

1972

  • 2. Munduko jazarpen txapelketan
  • Belgikako jazarpen txapelduna

1973

1974

  • Munduko jazarpen txapelduna
  • Belgikako jazarpen txapelduna

1978

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Luis Ocaña
Espainiako Vueltaren irabazlea
1971
Ondorengoa
José Manuel Fuente